Haxixa eta curriculum-a batera

Sevillan, poliziak gizon bat atxilotu du, maleta batean 9 kilo haxix zeramatzalako. Gizona autobus batean zihoan, eta maleta autobusaren behealdeko gordelekuan utzia zuen: haxixarekin batera, gizonaren curriculuma zegoen maletan. Poliziak autobusa geldierazi zuen, eta txakurrek berehala atzeman zuten maleta. Noski, ez zuten arazo handirik izan norena zen jakiteko.