HAVILAH

Antipodetako laukotearen laugarren lana da Havilah. The Dronesek ez du disko txarrik plazaratzen, Gareth Liddiard, taldeko liderra, talentu handiko musikaria baita. Hala ere, Gala Mill izeneko aurreko diskoan (2006) konposizioek behera egin zuten. Ez da horrela gertatu Havilah honetan. Disko hasierako Nail it down entzunda, berehala jabetzen zara berreskuratu egin dutela Wait long... (2005) lan zoragarri hartako maila. Liddiard maisua da tentsioz beteriko pasarte elektrikoak eta une akustikoak uztartzen. Dig Lazarus Dig baztertu ezazu eta eskura ezazu Havilah!