'Hautudeterminazioa', antzerki irakurketa dramatizatua Oiartzunen

'Hautudeterminazioa', antzerki irakurketa dramatizatua Oiartzunen https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/26
berria
'Hautudeterminazioa', antzerki irakurketa dramatizatua Oiartzunen
21 ikusleren aurrean, Amaia Corral eta Oier Guillan igoko dira 100TZE sormen espazioko oholtza gainera, apirilaren 28an –osteguna–.

Metrokoadro kolektiboaren Hautudeterminazioa irakurketa dramatizatuak emango dio amaiera Oiartzungo '21 aulki' zikloari, Josu Landa, Goiatz Labandibar eta Jose Luis Otamendiren irakurraldiak jaso ostean.

Amaia Corral eta Oier Guillan gidari dituen emanaldiak umore absurdua, saikera, teatroa eta poesia uztartzen ditu. Publikoarentzat, ordea, 21 aulki besterik ez dituzte jarriko 100TZE sormen espazioan eta, hortaz, interesa dutenentzat gomendagarria izan daiteke lekua aldez aurretik erreserbatzea ehuntze@gmail.com helbidera idatzita. Saioa apirilaren 28an izango da, 19:30etatik aurrera.

Hautudeterminazioa proiektua Jakin aldizkariaren ekimenez sortu zen, 'Euskara estatugintza eta naziogintzaren erdian' jardunaldiaren baitan.