Hautsaren amaiera

Hautsaren amaiera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hautsaren-amaiera/@@download/image/filmak33.jpg
2012/12/13
berria
Hautsaren amaiera
Ohe azpiko hautsa garbitu nahian, askotan min hartzen dugu bizkarrean eta are okerrago, garbiketa egin eta egun gutxiren buruan berriro sekulako hautsa izaten da etxean. Electrolux enpresak merkaturatutako azken tresnak lan hau erraztu nahi du: "Trilobite" izeneko xurgagailu azkarrak ez du inoren laguntzaren beharrik etxeko hautsa garbitzeko. Tramankuluak hainbat sentsore ditu, garbiketa eraginkorragoa izan dadin, eta hautsa antzeman ahala, automatikoki pizten da. Lana bukatutakoan, xurgatzailea bere euskarrira itzultzen da inoren laguntzarik gabe. Asmakizun ederra, ezta?