Hautespen naturala

Hautespen naturala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hautespen-naturala/@@download/image/2012531748Zur_Lur_Darwin_Awards.jpg
2012/12/13
berria
Hautespen naturala
Heriotz bitxiek eta, oro har, umore beltzak morboa dute, ezta? Baina horren kontura txapelketa bat antolatzea ere! Darwin Awards izeneko lehiaketak heriotz barregarrienak saritzen ditu; hilondoko sariak dira, jakina. Azken edizioan, lehenengo postua David Carradine aktoreari aitortu diote, Kill Bill (2003) filmean aritutakoa eta bikotearekin larrua jotzen ari zela autoasfixiatuta zendu zena.