Hauru no ugoku shiro ****

Hauru no ugoku shiro **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hauru-no-ugoku-shiro/@@download/image/61p52-1.jpg
2006/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Hayao Miyazaki.  Generoa: fantasia / drama. Herrialdea: Japonia. Urtea: 2004. Iraupena: 119 minutu.
61.zenbakia
Pixar ekoiztetxearen film irudimentsuek soil-soilik itzal egin diezaiekete egun Hayao Miyazaki zinemagile japoniarraren animaziozko artelanei. Hain dira ederrak… Porco Rosso, Mononoke Hime eta Sen to Chihiro no kamikakushi marrazki bizidunetako harribitxiak dira Hayao Miyazakiren maisutasunaren lekuko. Sophie 18 urteko neska gaztea da Hauru un ugoku shiro iradokitzailearen protagonista. Kapela denda batean egiten du lan, eta tristeziaz zizelatuta dago haren bihotza. Halako batean, Howl aztia ezagutuko du, eta harekin maiteminduko da. Sorgin maltzur batek, ordea, 90 urteko emakume edadetu bihurtuko du Sophie. Saminari eutsi ezinik, Howl aztiarengana joko du laguntza eske. Howl aztiaren bitartez mundu berri eta ezezaguna deskubrituko du Sophiek. Bakea, natura, irudimena, ametsak eta itxaropena ere aldarrikatu egiten ditu beste behin Miyazakik animaziozko pelikula zirraragarri honetan. Ez da biribil-biribila, baina haur eta helduak hunkitzeko gaitasuna du. Aparta da, benetan.