Haurrentzako 'Meri, Mari eta Lari' antzerkia izango da gaur Iruñean

Haurrentzako 'Meri, Mari eta Lari' antzerkia izango da gaur Iruñean Sexu eta genero aniztasuna, familia-eredu ezberdinak eta askatasuna ditu ardatz antzezlanak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurrentzako-meri-mari-eta-lari-antzerkia-izango-da-gaur-irunean/@@download/image/meri,mari.png
2022/08/19

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Sexu eta genero aniztasuna, familia-eredu ezberdinak eta askatasuna ditu ardatz antzezlanak.
Haurrentzako 'Meri, Mari eta Lari' antzerkia izango da gaur Iruñean

Meri, Mari eta Lari antzezlanak haurdun dagoen Meriren istorioa kontatzen du. Aspaldian ikusi ez duen Mari lagunarekin egingo du topo, eta hark haurraren berri izango du. Hasierako sorpresaren eta zorionen ondoren, Marik haurra zer izango den galdetuko du berehala eta, gertaera honen haritik, hainbat galdera sortuko dira: "Zergatik galdetu behar ote dugu neska ala mutila izango den? Hori ez al luke haurrak erabaki behar etorkizunean? Zergatik mugatu behar dugu bi aukera horietara?". Itaun horien ondotik, umearen izena Lari izango dela erabakiko dute. 

Antzezlana ipuinez eta abestiz osatuta dago. Ipuinek sexu eta genero aniztasunaren, familia-eredu ezberdinen, beldurrak saihestearen eta askatasunaren ingurukoak dira. Ikuskizuneko abestiak Yogurinha Borovak konposatuak dira, Sentipenak askatu diskorako. Galder Perezek idatzi du obra eta Maria Urcelay aktorearekin batera sortu.

Ikuskizuna haurrei zuzendurikoa bada ere, adin guztietarako egokia dela nabarmendu dute. Txantreako Salestarrak zentro komunitarioan izango da emanaldia, eguerdiko hamabietatik aurrera, eta doan izango da.