Haurrentzako kantu, musika, eta ilustrazio liburua kaleratu dute

Haurrentzako kantu, musika, eta ilustrazio liburua kaleratu dute Hogeita lau kantu eta testu topa daitezke bertan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurrentzako-kantu-musika-eta-ilustrazio-liburua-kaleratu-dute/@@download/image/c8f7420e-9a6e-e353-8ead-ea3ed42fcf94.jpg
2022/11/21

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hogeita lau kantu eta testu topa daitezke bertan.
Haurrentzako kantu, musika, eta ilustrazio liburua kaleratu dute

Belarri diskoetxeak, Arantxa Hirigoyenek, Philippe Alborek eta Amaia Carrerek Ttinka izeneko proiektua aurkeztu dute. Zazpi urte arteko umeei eskainitako kantu, musika, eta ilustraziodun disko-liburua da Ttinka. Hogeita lau kantuk osatzen dute lana, eta gehienak eurek sortuak badira ere, Haurrock taldeari esker gaur egun ezagun egin diren hainbat kantu ere badira. Philippe Albor eta Arantxa Hirigoyenek sortu eta idatzi dituzte musika eta testuak, eta Amaia Carrere artista gazteak egin ditu ilustrazioak.

Alborek grabatu ditu kantu gehienen oinarriak, gitarra eta perkusioarekin, eta abestiak janzteko Ipar eta Hego Euskal Herriko musikariak izan ditu bidelagun. Gura Show taldeko Amaia Riouspeyrous, Maider Cigarroa eta Maguy Mirande aritu dira; Joseba Tapiak eskusoinua jo du, Mixel Ducauk gitarra eta saxofoia, Baionako Old School Funky Family taldeko Pierre Latute-k helikoia eta Francesca Di Nicolak harpa. Haurren ahotsei ere egin diete tokia, eta hamar bat haurrek hartu dute parte, tartean Haize Alborenak. 

Disko-liburua Euskal Herriko Elkar dendetan eros daiteke, eta Iparraldean denda hauetan ere izango da salgai: Itsasun, Ona ta Bion; Kanbon, Fabrika & Musardisesen; eta Ortzaitzen, Mentan. PDF bertsioan ere eskuragai dago liburua. Bestetik, diskoaren bertsio digitala entzun eta disko-liburuaren bertsio fisikoa eskuratu daiteke Bandcamp plataformaren bidez