Haurrentzako historiako 50 libururik onenak, Hayao Miyazaki, animazioaren maisuaren ustetan

Haurrentzako historiako 50 libururik onenak, Hayao Miyazaki, animazioaren maisuaren ustetan Hayao Miyazaki anime marrazki bizidun zuzendari, sustatzaile, gidoigile, marrazkigile eta manga komikigile japoniarra da. Bere adineko beste edozein japoniar bezala, ez zuen haurtzaro oso erosoa izan. Izan ere Bigarren Mundu Gerrako hondamena nonahi barreiatzen zuen bitartean, bera bezalako haur askorentzat liburuak ziren babesgabetasunaren eta gainbeheraren konponbide posible bakarra. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurrentzako-historiako-50-libururik-onenak-hayao-miyazaki-animazioaren-maisuaren-ustetan/@@download/image/Hayao Miyazaki Gawalpop.jpg
2020/08/06

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Hayao Miyazaki anime marrazki bizidun zuzendari, sustatzaile, gidoigile, marrazkigile eta manga komikigile japoniarra da. Bere adineko beste edozein japoniar bezala, ez zuen haurtzaro oso erosoa izan. Izan ere Bigarren Mundu Gerrako hondamena nonahi barreiatzen zuen bitartean, bera bezalako haur askorentzat liburuak ziren babesgabetasunaren eta gainbeheraren konponbide posible bakarra.
Haurrentzako historiako 50 libururik onenak, Hayao Miyazaki, animazioaren maisuaren ustetan

Bere lanaren zati handiena haurrei bideratua izan denez "Disney japoniarra" deitu izan zaio askotan. Bere lanek natura eta gizakiaren arteko erlazioa, erantzukizuna, indibidualismoa eta gerraren kontrako mezuak izaten dituzte. Film horiek guztiak Studio Ghibli-ren baitan sortuak izan dira.

Haur -eta ez haur- batentzat Ghibliren pelikulak bezain istorio hunkigarri eta distiratsu gutxi badaude, zer hoberik inspiratu zituzten liburuetara eta aurreko istorioetara jotzea baino, ezta? Horretaz jabetuta, Miyazaki-k bere 50 liburu gogokoenak bildu zituen duela zazpi urte, Iwanami Shoten, Boy 's Books erakusketaren harira eta egun berreskuratzea polita iruditu zaigu.

Jarraian zerrenda. Denetarik dago: Heidi, Tom Swayer edo Treasure Island  bezalako gazte eta haur literaturako klasikoetatik hasi eta Kenji Miyazawaren The Restaurant of Many Orders bezalako japoniar literaturako altxor txikietaraino.

  1. The Borrowers -- Mary Norton
  2. The Little Prince -- Antoine de Saint-Exupéry
  3. Children of Noisy Village -- Astrid Lindgren
  4. When Marnie Was There -- Joan G. Robinson
  5. Swallows and Amazons -- Arthur Ransome
  6. The Flying Classroom -- Erich Kästner
  7. There Were Five of Us -- Karel Poláček
  8. What the Neighbours Did, and Other Stories -- Ann Philippa Pearce
  9. Hans Brinker, or The Silver Skates -- Mary Mapes Dodge
  10. The Secret Garden -- Frances Hodgson Burnett
  11. Eagle of The Ninth -- Rosemary Sutcliff
  12. The Treasure of the Nibelungs -- Gustav Schalk
  13. The Three Musketeers -- Alexandre Dumas, père
  14. A Wizard of Earthsea -- Ursula K. Le Guin
  15. Les Princes du Vent -- Michel-Aime Baudouy
  16. The Flambards Series -- K. M. Peyton
  17. Souvenirs entomologiques -- Jean Henri Fabre
  18. The Long Winter -- Laura Ingalls Wilder
  19. A Norwegian Farm -- Marie Hamsun
  20. Heidi -- Johanna Spyri
  21. The Adventures of Tom Sawyer -- Mark Twain
  22. Little Lord Fauntleroy -- Frances Hodgson Burnett
  23. Tistou of the Green Thumbs -- Maurice Druon
  24. The Adventures of Sherlock Holmes -- Arthur Conan Doyle
  25. From the Mixed-Up Files of Mrs. Basil E. Frankweiler -- E. L. Konigsburg
  26. The Otterbury Incident -- Cecil Day-Lewis
  27. Alice's Adventures in Wonderland -- Lewis Carroll
  28. The Little Bookroom -- Eleanor Farjeon
  29. The Forest is Alive or Twelve Months -- Samuil Yakovlevich Marshak
  30. The Restaurant of Many Orders -- Kenji Miyazawa
  31. Winnie-the-Pooh -- A. A. Milne
  32. Nihon Ryōiki -- Kyokai
  33. Strange Stories from a Chinese Studio -- Pu Songling
  34. Nine Fairy Tales: And One More Thrown in For Good Measure -- Karel Čapek
  35. The Man Who Has Planted Welsh Onions -- Kim So-un
  36. Robinson Crusoe -- Daniel Defoe
  37. The Hobbit -- J. R. R. Tolkien
  38. Journey to the West -- Wu Cheng'en
  39. Twenty Thousand Leagues Under the Sea -- Jules Verne
  40. The Adventures of the Little Onion -- Gianni Rodari
  41. Treasure Island -- Robert Louis Stevenson
  42. The Ship that Flew -- Hilda Winifred Lewis
  43. The Wind in the Willows -- Kenneth Grahame
  44. The Little Humpbacked Horse -- Pyotr Pavlovich Yershov (Ershoff)
  45. The Little White Horse -- Elizabeth Goudge
  46. The Rose and the Ring -- William Makepeace Thackeray
  47. The Radium Woman -- Eleanor Doorly
  48. City Neighbor, The Story of Jane Addams -- Clara Ingram Judson
  49. Ivan the Fool -- Leo Tolstoy
  50. The Voyages of Doctor Dolittle -- Hugh Lofting

Horietako asko gainera, euskaraz topatu daitezke, aukera polita beraz etxeko liburutegian altxor txiki berriak gehitzeko.