Haurrentzako audio-ipuin eta bideopodcastak argitaratu ditu EITB Podkastek

Haurrentzako audio-ipuin eta bideopodcastak argitaratu ditu EITB Podkastek 'Kuku' bildumaren bost ipuin entzun eta ikus daitezke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurrentzako-audio-ipuin-eta-bideopodcastak-argitaratu-ditu-eitb-podkastek/@@download/image/Kuku-scaled.jpg
2022/07/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'Kuku' bildumaren bost ipuin entzun eta ikus daitezke.
Haurrentzako audio-ipuin eta bideopodcastak argitaratu ditu EITB Podkastek

Uztaila hasieran estreinatu zuen EITBpodkastek hamabi atalez osatutako Sara eta Paulen abenturak! gazteentzako euskarazko audio-fikzio berria, Bernardo Atxaga idazlearen Logalea zeukan ekilibristaren kasua antzezlanean oinarrituta, eta bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburua duena. Sara eta Paul gaztetxoak zirkura joango dira, eta Sara itsua denez, Paulen kontaketari esker ikusiko du bertan gertatzen dena.

Aste honetan, berriz, OQO-Txalaparta argitaletxeen Kuku bildumaren bost ipuin kaleratu dituzte, nazioarteko idazleek idatzi eta euskarara ekarritakoak. Hauek dira zintzilikatu dituzten bost audio-ipuinak: Kokoriko eta Katu Kaskamotza; Ohean, mendi artean istorioa; Dortokak lo egin nahi du; Ez da munduan min handiagoa ematen duenik; eta Inuiten mila zuriakEITBPodkast plataforman ez ezik, Spotifyn, Google Podcasts, Apple Podcasts eta Ivoox bitartez ere entzun ahal izango dira.

Ipuin hauek entzun eta ikusi ere egin daitezke, gainera. Izan ere, bideopodcast formatura egokitu dituzte, ilustrazio animatuekin.  EITBren YouTube kanalean ikus daitezke.