Haurrentzako album ilustratuen Etxepare sarira aurkeztu nahi?

Haurrei zuzenduriko album ilustratuentzako Etxepare saria martxan da. Hala, maiatzaren 18ra arteko epea eman dute lanak aurkezteko. Album ilustratu bat sarituko dute 5.000 eurorekin, eta epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna ekainaren 29a izango da.
Nafarroako toki-entitateetako Euskara Zerbitzuek, Nafarroan literatur sari esanguratsu baten hutsunea zegoela ikusirik, eta, beraz, literatur lehiaketen alorrean erreferentzia izango zen saria sortzeko helburuarekin, Etxepare sariak antolatu zituzten 2004an. Etxepare sariek haur, gazte eta helduentzako literatura saritu zuten bi ediziotan.
Etxepare sariaren helburuak betetzeko ez da nahikoa saria ematearekin, lanak argitaratzen ere lagundu behar da. Horrela, saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratzen du.
Lehiatuko diren albumak bukatuta aurkeztu beharko dituzte lehiakideek. Informazio gehiagorako, begiratu OINARRIAK.