Haurrentzako album ilustrastuak sortzeko Etxepare saria martxan da

Haurrentzako album ilustrastuak sortzeko Etxepare saria martxan da Maiatzaren 6ra arte aurkez daitezke lanak eta epaimahaiak, beranduenez, ekainean izendatuko du irabazlea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurrentzako-album-ilustrastuak-sortzeko-etxepare-saria-martxan-da/@@download/image/etxepare luze.png
2022/01/18

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Maiatzaren 6ra arte aurkez daitezke lanak eta epaimahaiak, beranduenez, ekainean izendatuko du irabazlea.
Haurrentzako album ilustrastuak sortzeko Etxepare saria martxan da

Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahal izango dira sari honetara, hau da, testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira, beste inondik moldatu gabeak eta saririk jaso ez dutenak. Bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean har daiteke parte, eta nahi beste lan aurkez daitezke. 

Lehiaketan parte hartzen dutenek albumaren maketa aurkeztu beharko dute eta lanak Etxepare Sariaren webgunearen bitartez aurkeztuko dira, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Aholkatzen da fitxategiek 20 mega baino gehiago ez izatea. Egileek nahi badute, irudi originalak bidal ditzakete posta arrunt bidez epaimahaikideek jatorrizko lana ikus dezaten. Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira. Posta arruntez ere aurkez daitezke lanak, gutunazalaren barruan alde batetik zeregina eta bestetik datu pertsonalak direla.

Obrak aurkezteko epea maiatzaren 6an, ostirala, itxiko da, eta epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna ekainaren 30a izango da. Sari bakarra emango dute, 5.000 eurokoa, eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz. 

Oinarriak osorik hemen kontsulta daitezke.