Haurren beldurrak

Sesamo Auzoa haurrentzako telesaioaren arduradunek ikerketa bat egin dute Ameriketako Estatu Batuetako umeen artean. Sei eta hamaika urte bitarteko haurrek beraien beldurrak marraztu dituzte, eta behin eta berriro hilketak eta pistolak ageri dira. Umeen esanetan, pistolek gizakiak zein animaliak hil ditzakete
eta baita ikastoletako haurrak ere. Beldurgarria benetan.