Haurrei zuzendutako Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa datorren astetik aurrera izango da martxan
Donostia Kulturak antolatutako ilustrazio lehiaketaren bigarren edizioak Txano eta Oscarren abenturak izango ditu ardatz. Parte hartuko duten sei eta hamabi urte arteko haurrek abentura horien inguruko marrazkia librea egin beharko dute.
Marrazkia egiteko inprimakia deskargatu eta Haur Liburutegi Nagusian edo kultur etxeetako liburutegietan aurkeztu behar da azaroaren 2tik 15era. Ilustrazio originala entregatu beharko da, ez dira kontuan hartuko eskaneatutako irudiak.
Jasotako marrazki guztien artetik sei sarituko dira, eta sari banaketa ekitaldia azaroaren 26an izango da, Udal Liburutegi Nagusiko San Jeronimo Aretoan, 12:30ean. Bertan, Julio Santos eta Patricia Pérez, Txano eta Oscarren abenturen idazlea eta ilustratzailea, ezagutzeko aukera izango da.

