Haurrei zuzendutako 'Dodoa' podcasta argitaratu du EITBPodkast-ek

Haurrei zuzendutako 'Dodoa' podcasta argitaratu du EITBPodkast-ek Kantuaren eta entzumenaren bidez, haurren irudimena lantzea du xede. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurrei-zuzendutako-dodoa-podcasta-argitaratu-du-eitbpodkastek/@@download/image/20221222121323_eitbpodkast-dodoa-_foto610x342.jpg
2023/01/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Kantuaren eta entzumenaren bidez, haurren irudimena lantzea du xede.
Haurrei zuzendutako 'Dodoa' podcasta argitaratu du EITBPodkast-ek

EITBPodkast atariak haurrentzako Dodoa podcast berria estreinatu du, euskara eta musika uztartuz. Iñigo Astiz kazetari eta poetaren letrak eta Jabier Muguruzaren musika uztartuta 2021ean sortutako abestien osagarria da podcasta.

Mikel Azpiroz musikaria ere batu da proiektura, pianoan eta soinu-teknikari lanetan. Hiruren elkarrizketaren bidez, entzuleek behia, ardia, lehoia edota boa constrictorea nortzuk diren ezagutuko dute. Eta piztiekin batera, mamuren bat edo beste ere azalduko da sei ataleko podcast honetan, betiere, Dodoaren duda-mudak bidean argitzen ahaleginduz.

Podcastaren helburua kantuaren eta entzumenaren bitartez irudimena lantzea da, musika zaletasuna piztearekin batera. Dodoaren irudia Pedro Balmasedak egin du. Kantuetan, Jabier Muguruzak ez ezik, Nieves Arilla abeslariak ere hartu du parte.

Haurrei zuzendutako beste zenbait podcast ere badira atarian, hala nola, Lo Potolo ipuin audio-liburua, Sara eta Paul fikzioa, eta Ipuin Txiki, Soinu Handi.