Haurrak izateagatik kobratzea

Haurrak izateagatik kobratzea Estonian eta Finlandian 10.000 euro jasotzen dituzte gurasoek haur bakoitzeko, eta oraingoz, sistemak arrakasta izan du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurrak-izateagatik-kobratzea/@@download/image/Family-Silhouette_2.jpg
2019/10/24
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Estonian eta Finlandian 10.000 euro jasotzen dituzte gurasoek haur bakoitzeko, eta oraingoz, sistemak arrakasta izan du.
Haurrak izateagatik kobratzea

Europako jaiotze tasa nabarmen behera egin du azken hamarkadetan, eta emakume bakoitzeko 1,59 haur jaiotzen dira egun. Europako herrialdeek ez dute belaunaldi berrien ordezkorik izango; horren aurrean, hainbat herrialdetan neurriak hartzen hasi dira. Hala, Finlandian jaiotako haur bakoitzeko bonus bat ordaintzen hasi dira, eta Estonian hilero 520 euro bideratzen dituzte hiru haur ala gehiago dituzten familietara. 

Hain zuzen, Finlandiako Lestijärvi herrian jaiotzen den haur bakoitzak 10.000 euro dakartza besapean. Inguru horretan soilik 725 lagun bizi dira, eta dirulaguntzari esker, herriko biztanle kopurua igotzea espero du bertako gobernuak. Neurri hau 2013an ezarri zuten, eta ordutik 60 haur jaio dira, aurreko zazpi urteetako zifra bikoiztuz; arrakasta itzela.

Finlandiako beste herrietan ere Lestijärvi-ko eredua imitatzen hasi dira. Horrekin batera, Europako beste hainbat herrialde ere hasi dira neurriak hartzen; hala, Hungarian 30.000 euroko mailegua eskainiko diete familiak osatzen dituztenei, eta hiru haur baino gehiago badituzte ez dute dirua bueltatu beharko. 

Alta, Europako biztanle tasa kinka larrian dago; egungo datuek hala jarraitzen badute, 2050. urtean Europako Batasuneko biztanleak mundu osoaren %5 izango dira soilik, eta gehienak jubilatuak ala jubilatzeko zorian daudenak. Zahar egoitza erraldoiean bilakatuko gara.