Haurrak autoan ez ahazteko

Haurrak autoan ez ahazteko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurrak-autoan-ez-ahazteko/@@download/image/30p26-4.jpg
2012/12/13
berria
Haurrak autoan ez ahazteko
Gezurra badirudi ere, AEBetan, gurasoen ardura faltagatik, 40 bat haur hiltzen dira urtero auto barruan. Izan ere, zenbait gurasok umea ahaztuta uzten dute bertan. Autoak botatzen dituen gasen ondorioz, esaterako, hainbat ume hil dira. Arriskua saihesteko, haurren presentzia igartzeko sentsorea garatu dute NASAn. Sentsorea haurren aulkian jartzen da, eta umearen pisuak berak jartzen du abian. Hala, autoko giltzan jarritako alarma batek gurasoari umea autoan dagoela gogorazten dio. Honako leloarekin merkaturatu nahi dute tresna: “Utziko zenuke auto barruan milioi bat dolar duen maleta?”. Hau da hau marka!