Haurdunaldi subrogatuen debekua berretsi dute Frantzian

Haurdunaldi subrogatuen debekua berretsi dute Frantzian Ministroen Kontseiluan aurkezturiko bioetikako lege proiektu berrian berretsi egin du 1994tik indarrean dagoen debekua, eta irailean Asanblea Nazionalean onartzea da asmoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurdunaldi-subrogatuen-debekua-berretsi-dute-frantzian/@@download/image/una-semana-buscando-vientre-de-alquiler-en-espana-asi-crece-el-negocio-de-las-agencias.jpg
2019/07/30
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ministroen Kontseiluan aurkezturiko bioetikako lege proiektu berrian berretsi egin du 1994tik indarrean dagoen debekua, eta irailean Asanblea Nazionalean onartzea da asmoa.
Haurdunaldi subrogatuen debekua berretsi dute Frantzian

«Praktika horrek bioetikako oinarrizko printzipioak urratzen ditu; giza duintasuna eta giza gorputzaren merkantilizaziorik eza». Hitz horiekin, Agnes Buzyn Osasun ministroak ateak itxi dizkio haurdunaldi subrogatuari Frantzian. Hain zuzen, lege hori dela eta, Ipar Euskal Herrian ere debekaturik dago haurdunaldi subrogatua, eta atzerrira jotzen dute bide hori aukeratzen duten gurasoek. Dena den, 2014az geroztik, atzerrian haurdunaldi subrogatuaren bitartez jaio diren haurrek frantziar nazionalitatea eskuratu dezakete, eta 2017tik erregistro zibilean onarturik daude. Hego Euskal Herrian ere ez da subrogazio bidezko haurdunaldirik onartzen, baina 2010etik erregistro zibilean erregistra daitezke atzerrian jaiotako haurrak.

Legea Frantziako Etika Batzordeko presidenteak, Jean Francois Delfaissy-k, honakoa adierazi du harudunaldu subrogatuaren ingururan: «Gorputzaren merkantilizazio prozesu bat gerta daiteke». Haurdunaldi subrogatuen debekua berresteaz gain, lesbianei eta bikotekiderik gabeko emakumeei ernalkuntza lagundua ahalbidetuko die Gizarte Segurantzak. Orain arte, bikote homosexualek soilik erabil ditzakete teknika hori, baina irailetik aurrera, bikote gabeko emakumeek ere zerbitzu hori izango dute.