Haur eta gazteei zuzendutako ilustrazio eta ipuin-lehiaketaren 15. edizioa jarri du martxan Elkarrek

Haur eta gazteei zuzendutako ilustrazio eta ipuin-lehiaketaren 15. edizioa jarri du martxan Elkarrek Adinaren araberako hiru modalitate daude eta apirilaren 20ra arte aurkez daitezke lanak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haur-eta-gazteei-zuzendutako-ilustrazio-eta-ipuin-lehiaketaren-15-edizioa-jarri-du-martxan-elkarrek/@@download/image/lehiaketa.png
2023/01/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Adinaren araberako hiru modalitate daude eta apirilaren 20ra arte aurkez daitezke lanak.
Haur eta gazteei zuzendutako ilustrazio eta ipuin-lehiaketaren 15. edizioa jarri du martxan Elkarrek

Elkar Fundazioak ilustrazio eta ipuin-lehiaketaren 15. edizioa aurkeztu du, haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Hiru modalitate izango dira, adinaren arabera: Ipuina ilustratuIlustrazioa ipuin bilakatu eta Komikia edo bineta sortu.

Haur Hezkuntzako 4. mailatik hasita Lehen Hezkuntzako 4. mailara arte Esti Vivacok idatzitako Nora joan da Nora? ipuina ilustratu beharko dute. LH 5etik DBH 2ra bitarteko haurrek Alex Orbek egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute. DBH 3 eta DBH 4 mailetako gazteek, berriz, bi aukera dituzte: Alex Orbek hasitako komikiari jarraipena ematea edota beronen gaia mantenduz (txango bat) komikia hasieratik sortzea.

Lanak jasotzeko azken eguna apirilaren 20a izango da. Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sariez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak ere izango dira.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.