Haur bati sekula egin behar ez diogun galdera
Ikerketa ezberdinen erakutsi dute, txiki-txikitatik haurrek euren genero berdinekoekin erlazionatzeko joera handiagoa dutela. Joera hori nerabezarora arte mantendu ohi da. Naturalki egiten duten bereizketa honek besteekin erlazionatzeko moduan eragina du.
Helduok, gure iruzkinekin (eta goiburuko galderarekin) haurrek beren berdinekin mantentzen dituzten harremanak onartu edo gaitzesten ditugu. Modu inozenteenean bada ere, baldintzatu egiten ditugu mutikoekin eta neskatoekin jolasteko duten moduan eraginez.
Zientziak ikusi duenaren arabera norberaren sexu berdineko lagunak izatea ohikoagoa da haurrengan. Alabaina, beste sexuarekin harreman estua duten haurrak ere badaude, harreman hori ere, ordea, laguntasun moduan hautematen dute. Lau urteko ume batek ez dakit neska-laguna edo mutil-laguna zer den azaltzen, asko jota esango digu bere jolas-lagun hori bere lagunik onena dela. Heldu batek bikotekide kontzeptua erabiltzen duenean, nahasmena sortzen du haurrarengan.
Hori dela eta, haur bati bikotekidea duen galdetzeak bere lagunekin erlazionatzeko duen moduan eragina izan lezake. Galdera horrekin mutikoek eta neskatoek ezin dutela laguntasun harreman bat eduki helarazten diegu. Gure sexu berekoak ez direnekin jolastuz gero, harremana ez dela laguntasunezkoa ulertzen dute, baizik eta beste zerbait. Galdera honekin beraz, bere genero berekoekin soilik jolastera bultzatzen ditugu, bi sexuen arteko ezberdintasuna eginez.
Gainera, genero ezberdineko lagunak ekiditera bultzatzen ditugu taldearen irrigarria ekiditeko. Beraz, "zein da zure mutil-laguna / zure neska-laguna?" galdera sinpleak sekulako eragina izan lezake haur batengan. Honekin helarazten diegu erlazionatzeko modu ezberdina daudela aurrean dugun pertsonaren, eta honen generoaren, arabera eta horrek haurraren jokabidean eragiten du ezinbestean, adin horietan beharrezkoa ez den hipersexualizazioa sortuz. Haurtzaroan naturala ez diren jokabideak azkartzen ditugu, euren etapa ebolutiboan ez dagozkien rolak esleituz.

