Hauek dira udazkenean gure defentsak indartzen dituzten garaiko elikagaiak

Hauek dira udazkenean gure defentsak indartzen dituzten garaiko elikagaiak Udazkena estreinatu dugu eta egun hotzak ditugu aurretik. Horregatik, garrantzitsua da gure sistema immunologikoa osasuntsu mantentzea. Nola? Elikagai jakin batzuen bitartez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hauek-dira-udazkenean-gure-defentsak-indartzen-dituzten-garaiko-elikagaiak/@@download/image/alimentos-otoño-825x550.jpg
2019/10/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Udazkena estreinatu dugu eta egun hotzak ditugu aurretik. Horregatik, garrantzitsua da gure sistema immunologikoa osasuntsu mantentzea. Nola? Elikagai jakin batzuen bitartez.
Hauek dira udazkenean gure defentsak indartzen dituzten garaiko elikagaiak

Sasoi aldaketak ez baitakar arropa aldaketa soilik. Tenperatura altuetatik freskoagoetara igarotzeak gure elikadura egokitzea era badakar. Gainera, udazkenetik aurrera gripe eta katarroak indartsu egoten dira, gorputzik ahulenak inbaditzeko prest. Hemen udazkeneko zenbait garaiko elikagai defentsak indartzeko:

Hosto berdeko barazkiak: letxugak edo eskarolak propietate antioxidatzaile eta diuretikoak dituzte. Udan pilatutako gehiegikeriak ezabatzen lagundu diezagukete.

Azalorea, arbia, aza: Hauek guztiak C bitaminan aberats dira eta baita antioxidatzaile eta mineraletan ere. Ospe gehiegirik ez badute ere euren zaporeagatik, kozinatu aurretik galdarraztatuz eta ondoren egosiz konpondu daiteke arazo hau.

Kalabaza: Udazkena garai egokia da pureak prestatzeko eta zopa beroak jateko. Kalabazak gantz gutxi du eta omega 3 ugari.

Onddoak: Mineral ugari ditu eta baita oligoelementuak ere.

Pikua: Bitamina mota ugari dituen fruitua da, batez ere B bitamina eta mineralak, eta baita burdina zein kaltzioa ere. Gainera, energia emango dizu, nahiz eta ez den gomendagarria gehiegi jatea ere, kaloria asko baitu.

Gaztainak: Dudarik gabe udazken-neguko elikagaia. Beste fruitu lehorrekin alderatuta gantz gutxien duena da, eta baita energia gutxiago emango dizuna ere. Haatik, ur kantitate handia du eta potasio ugari.

Zitrikoak: Laranja, mandarina, pomeloa... C bitaminan aberats dira eta gure sistema immunologikoa indartzen lagunduko digute eta baita globulu zurien ekoizpena handitzen ere. Azken hauek ezinbestekoak dira infekzioak ekiditeko. Hori bai, gomendagarria da fruta moduan eta banaka jatea eta ez zuku moduan.

Granada: Fruta berezi honek antioxidatzaile ugari ditu, baita taninoa eta propietate antiinflamatzaileak ere.

Mahatsak: Mahatsaren %80 ura eta zuntza da. Bitamina ugari, potasioa, fosforoa, burdina, kaltzioa eta flabonoideak ere baditu. Energia iturria bikaina dira bere karbohidratoengatik.