Hauek dira 'Mundaka Festival'-eko lehiaketako irabazleak!

Hauek dira 'Mundaka Festival'-eko lehiaketako irabazleak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hauek-dira-mundaka-festivaleko-lehiaketako-irabazleak/@@download/image/mundaka_festiva_1467796751.jpg
2016/07/05
berria
Baditugu 'Mundaka Festival'-eko lehiaketaren bi irabazleak! GAZTEZULOren Instagram kontuko bi argazki onenak aukeratu ditugu, eta saritu bakoitzak jaialdirako bi bonu jasoko ditu. Zorionak!

Dagoeneko aukeratu ditugu Mundaka Festivaleko lehiaketan parte hartu dutenen artean bi argazki onenak. Lehiaketaren funtsa musika jaialdietako giroa islatzea zen, eta bikain lortu dute @koxepalanberta eta @oestekobolia irabazleek. Irabazle bakoitzak Mundaka Festivalerako bi bonu irabazi ditu. Zorionak biei!

Eta zu, zeren zain zaude martxan ditugun lehiaketetan parte hartzeko?

Sartu Lehiaketak atalean eta ez galdu sari oparoak jasotzeko aukera!