'Hau gerra bat da' ikuskizuna taularatuko dute Bilbon eta Gasteizen

'Hau gerra bat da' ikuskizuna taularatuko dute Bilbon eta Gasteizen Hitza, musika, dantza eta antzerki fisikoa uztartzen ditu, eta ikusleak erabakitzen du ikuskizunaren garapena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hau-gerra-bat-da-ikuskizuna-taularatuko-dute-bilbon-eta-gasteizen/@@download/image/ihooldi.png
2024/05/20
Hitza, musika, dantza eta antzerki fisikoa uztartzen ditu, eta ikusleak erabakitzen du ikuskizunaren garapena.
'Hau gerra bat da' ikuskizuna taularatuko dute Bilbon eta Gasteizen

2022ko Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza jaso duen Hau gerra bat da lana aurkeztuko  du Piszifaktoria Ideien Laborategiak. Bihar, hilaren 21ean, Bilboko Bizkaia Aretoan izango da emanaldia, 18:30ean, eta apirilaren 30ean, Gasteizko La Monstrenka aretoan, 20:00etatik aurrera.

“Ikasturteari agur esateko, Hau gerra bat da ikuskizunaren bi saio egingo ditugu maiatzean. Mundua txikitzen duten gerrez hausnartzeko aukera ematen digun ikuskizun hau benetan berezia da, gerra batean murgilduko dituelako ikusleak eta haien erabakiekin egingo duelako aurrera istorioak”, azaldu du Piszifaktoria Ideien Laborategiak.

Diziplina anitzeko ikuskizuna da, hitza, musika, dantza eta antzerki fisikoa. Rapsoda bat, antzezle bat, dantzari bat eta musikari bat arduratuko dira guztiak josteaz. "Bidaia bat da gerraren barrunbeetara, publikoaren erabakien arabera, bide bat edo beste hartuko duena, publikoak erabakiko baitu ikuskizunaren garapena". Istorio ez-lineala da, "gerra bat nola". Gainera, ez dago artista eta publikoaren arteko bereizketarik, borobil itxurako espazio komun bat du, "360 graduko erritual bat, gorputz guztiak berdinduta".

Mikel Ayllon arduratu da dramaturgiaz eta zuzendaritzaz, eta Irati Agirreazkuenaga, Iholdi Beristain, Mikel Ayllon eta Igor Arzuaga arituko dira emanaldian.