Hau ez baita mugatzen soilik alardera…

Hau ez baita mugatzen soilik alardera… https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2018/09/07

Hemen 2013ko irailean GAZTEZULOk 'Bertso Satanikoak' atalean argitaratutakoa:

ARGAZKIA: GARI GARAIALDE / BOSTOK PHOTO

 

Irailaren 8a, Hondarribian

Hamazazpigarrenez, Jaizkibel konpainiako neska-mutil eta andre-gizonek Hondarribiko Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte hilaren 8an txilibitua entzunaraziz, txapela gorria buruan. Alarde parekidearen aldeko borrokak luze dirau, eta bidean makina bat oztopo gainditu behar izan ditu konpainiak. Urrunegi joan gabe, 2011n ohiko ibilbidetik desfilatzea galarazi zien Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, eta iaz berau berreskuratu zuten arren, pankarta beltzez inguraturik eta “Betiko alardea!” oihu artean ibili ziren beste behin ere 350 kideak. Hori bai, partaide kopuruak gora egin du urtez urte, eta herritarren babesa ere berotzen joan da pixkanaka. Urratsez urrats, aurrera.

Manu Goioganak jarritako bertsoak:

Sei hilabetetik behin
eztabaida bera
hau ez baita mugatzen
soilik alardera…
Ez onartzeko bezain
faltsuak bagera
elkarrekin ezingo
gara joan aurrera
 
Espartinak ez dira
oinutsik ibiltzen
ta generoz ez dute
asko entenditzen.
Jaizkibelpea segi
dezagun berdintzen
ikusi ezinari
musika ipintzen!!!