Hau da hau harrobia!

Gipuzkoako Foru Aldundiak "Gaztemaniak" izeneko laugarren maketa-CDa kaleratu du. Diskoan Gipuzkoako 14 musika talderen abestiak entzun daitezken, herrialde honetan estilo ezberdinetan ari diren talde ugarien erakusgarri.
Diskoko piezak pop-etik hasi eta heavy euskalduneraino doaz, folk doinuetan eta musika elektronikoan ere zenbait ale ederrez goza dezakegula, besteak beste. Dena den, bilduma honetako musika aniztasuna aipagarri bada ere, CDaren meritu handiena taldeak berak ezagutaraztea da, hots, Gipuzkoako entseiu lokaletako ormak beren akordeez astintzen ari diren taldeen lana azaleratzea. Izan ere, harrigarria da 30 talderen maketak jaso direla jakitea. Inork Gipuzkoako harrobia osasuntsu ote zegoen zalantza baldin bazuen, hona hemen erantzun garbia.
CDa The Howlings taldearen eskutik hasten da, The Beatles eta The Kinks taldeei keinu eginez, 60ko eta 70eko hamarkadetara garamatzaren donostiarrak. Disko bukaerak, berriz, beste muturreraino garamatza, folk eta zelta doinuak ska eta reggae erritmoekin nahasten dituen Irungo Guiness taldearen eskutik. Bi taldeon artean, aipamena merezi duten beste asko daude, dena den: rock melodikoa eta hardcorea uztartzen dituen Elements hondarribitarrak, Luther heavy euskaldunak, Jane´s Addiction ospetsuak gogora dakarzkiguten The Young Pîngeons, grabazioan ezezik zuzenekoan ere izugarrizko indarra duten Humus tolosarrak eta Atxantatu zumaiarrak
Maketa bilduma 500 pezeten truke eros daiteke, merke, beraz. Internautek, berriz, "Musikagida" izeneko web orrian sartu eta bertan topatuko dute Gipuzkoako talde guztion berri. Taldeen abestiak MP3 formatuan entzun nahi dituenak ere (irakurriko zenuten, noski, aurreko GAZTETXULOko erreportaia, ezta?) aukera du horretarako. Helbidea honako hau duzue: www.gaztemaniak.net