Hau da antsietatearen aurkako kantu perfektua
Noiz edo noiz, ziur antsietatea sentitu duzula, batzuetan, behar lukeena baino gehiagotan, abisatu gabe iristen da gainera. Hau ez da aldatuko, beti egongo da hor zelatan. Antsietatea gizakiok gure gurea dugun zerbait baita. Sapiensaren tresna bat gehiago da naturan biziraun ahal izateko. Alta, adituen esanetan, bizitza garaikideko zenbait zirkunstantziek antsietatea ohikoa baino presenteago egotea dakarte: babes sozial urriagoak eta laguntasun ez horren sakonak, arrakastarekiko espektatiba garaiegiak, beldurgarria den munduan bizitzearen pertzepzioa, sare sozialak… baina badakizu zer? Honelako egoeren aurrean beti egongo da gure alboan musika eta laguntza paregabea izan liteke… bereziki abesti zehatz bat.
Baina, itxaron apur bat. Zenbait abestik zure antsietatea apur bat murriztu lezaketela bazenekien lehendik ere. Azken finean, nahita ala nahi gabe, musika momenturik zailenetan ziur lagun izan duzula zure bizitzan zehar. Hainbeste lasaitu zaitzake musikak, ezen, Penn Medicine erakundearen ikerketa batek esan baitu “pazientea baretu eta sentitzen ari den antsietatea murrizteko alternatiba bideragarria dela, anestesiaren prozeduraren aurretik”. Musika izugarri ahaltsua da, nahiz eta, aurretik apur bat "spoileatu" dugun bezala, kantu guztiek ez dute eragin positibo berbera.
Penn Medicine-k burututako ikerketak kantu bat bereizten du beste guztien gainetik, antsietatearen aurkako erremedio ahaltsu moduan. Marconi Union taldearen Weightless abestia. Ez da irratian entzun ohi duguna izaten, baina Ingalaterrako talde honek bi hamarkada daramatza ambient musika sortzen. Kantu zehatz honen eragina, ordea, ez da kasualitate hutsa. Dirudienez, zortzi minutu irauten dituen pieza hau garatzeko soinu terapiako adituekin elkarlanean aritu zen taldea. Honegatik, ditu horren armonia eta erritmo zainduak, bereziki entzulea lasaitzeko diseinatua baitago. Zientzia dago kantu honen atzean.
Honek esan nahi du antsietatea sentitzen duzunean pieza hau etengabe, konpultsiboki, entzutera behartua zaudela? Ez, noski. Zure abesti gustukoenek ere lagundu zaitzakete, eta ziur, hauek ere, lasaitasun hormonak askatzen dizutela gorputz osoan zehar. Dena dela, zer jarri aukeratu dudan zabiltzanetan, jakin musika klasikoak, edo erritmo bareak dituen beste edozein estilok, lasaitzeko ahalmen izugarria dutela. Baina tira, musika erabili ostean antsietatea jaisten ez bada, ez utzi dena erritmo lasaien esku eta joan terapiara. Dena ondo joango da.
