Hatz-marken bidez eskizofrenia detektatzeko algoritmoa garatu dute

Hatz-marken bidez eskizofrenia detektatzeko algoritmoa garatu dute Sistema honek aurretiko jarrera genetikoa duten pertsonen diagnostikoan lagunduko luke edo sintomak ahalik eta azkarren antzematen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hatz-marken-bidez-eskizofrenia-detektatzeko-algoritmoa-garatu-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2023-01-09 a las 7.50.13.png
2023/01/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Sistema honek aurretiko jarrera genetikoa duten pertsonen diagnostikoan lagunduko luke edo sintomak ahalik eta azkarren antzematen.
Hatz-marken bidez eskizofrenia detektatzeko algoritmoa garatu dute

Eskizofrenia bezalako gaixotasunetan detekzio goiztiarra funtsezkoa da tratamendu egokiena identifikatzeko. Orain, algoritmo honi esker, gaixotasun hau pairatzen duten pertsona askoren bizi kalitatea hobetzear egon liteke. 

Sistema honek hatz-marken bitartez detektatzen du eskizofrenia. Ikerketan gaixotasun hau pairatzen duten 700 pertsonek, eta osasuntsu dauden beste 850 pertsonek, parte hartu dute. Behin hatz-markak eskaneatuta, algoritmoa irudiak prozesatzen hasten da patroien bila. Emaitzek %70eko igartze gaitasuna eskaintzen dute eta sistema jada patentea eskatzeko prozesuan dago ospitaleetan aplikatzen has daitezen. 

Izan ere, gure hatzek informazio oso esanguratsua eta erabilgarria gordetzen dute zenbait eritasun detektatzerako orduan. Aurretik burututako zenbait ikerketek erakutsi dute eskizofrenia edo autismoa bezalako gaixotasunek zenbait hatz-marka patroiekin lotura dutela. 

Sekulako lorpena bada ere hau, ikerlariek onartzen dute akatserako aukera %30ekoa dela oraindik. Alabaina, tresna oso erabilgarria da diagnostikoa zehazten laguntzeko. Edith Pomarol-Clotet, ikerketako koordinatzailearen arabera "eskizofreniaren behin betiko diagnostiko batek gutxienez sei hilabete behar ditu eta askotan gaixotasun honen sintomak beste buruko eritasun batzuekin nahasten dira. Horregatik da garrantzitsua aurkikuntza hau".