Hatortxu Rock 13, asteburu honetan Atarrabian

Hatortxu Rock 13, asteburu honetan Atarrabian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hatortxu-rock-13-asteburu-honetan-atarrabian/@@download/image/2012155488hatortxu_logo.jpg
2012/12/13
berria
Dena prest dago hilaren 6an eta 7an Atarrabiako Entrecementerios eremuak elkartasunezko musika jaialdi erraldoia har dezan. Hamairugarren edizioa da aurtengoa.

Kerobia eta Bide Ertzean taldeak arduratuko dira ostiralean –urtarrilak 6–, 21:30ak aldera, rock asteburua abiatzeaz. Azken honek, gainera, hainbat lagun igoko ditu eszenatoki gainera, hala nola, Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Aritz (Deabruak Teilatuetan) eta Naroa (Amaiur). Soilik ostiralekoak gozatu nahi dutenek 12 euroren truke eskura dezakete sarrera aldez aurretik (horretarako azken eguna urtarrilaren 5a da), edo 15 euroren truke egunean bertan.

Eskaintza nagusia, ordea, larunbatean –urtarrilak 7– helduko da: Soziedad Alkoholika, Reincidentes, Ken Zazpi, Betagarri, Narco, Leihotikan, Bad Sound System, Ze Esatek! eta... gaua luzatu nahi dutenentzat... Dj Elepunto eta Dj Jo ta Txo. Solik larunbaten hurbiltzeko asmoa dutenek 20 / 24 euroko sarrera har dezakete, nahiz eta baden bi egunetarako balio duen bonoa 25 eurotan.

Sarrerak Internet bidez erosi nahi badituzu, klikatu hemen.
Salmenta puntuak zein diren ikusi nahi baduzu, klikatu hemen.
Bestalde, informazio osotua (nola iritsi...) eta xehetasun guztiak www.hatortxurock.org atarian topatuko dituzu.

Atarrabian bi aste daramatzate lanean Entrecementerios eremuan dena primeran atera dadin. Antolatzaileek azaldu dutenez, urtero jaialdi honi esker biltzen den diruak “euskal preso politikoek eta euren senideek pairatzen duten dispertsioak dakarren sangria ekonomikoari aurre egitea du helburu”.


GAZTEZULOn BI BONO ZOZKATU DITUGU


Hatortxu Rock 13 honetako bi gaualdietarako balio duten bi bono zozkatu ditugu, biak bikoitzak gainera! Iruñea aldera joan dira.
Zoriak Andrea Olaitz eta Leire Eskisoainen alde egin du. Lagun banarekin gozatu ahal izango dute kontzertuez. Zorionak!