Hatortxu Rock 11 Atarrabia eta Burlata arteko mugan izango da

Hatortxu Rock 11 Atarrabia eta Burlata arteko mugan izango da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hatortxu-rock-11-atarrabia-eta-burlata-arteko-mugan-izango-da/@@download/image/200912103726htx2.jpg
2012/12/13
berria
Hatortxu Rock 11 Atarrabia eta Burlata arteko mugan izango da
Hatortxu Rock 11 musika jaialdian datorren urtarrilaren 9an izango da Atarrabian, `Entre cementerios´ izenaz ezaguna den lur eremuan, Burlatarekin mugan. Bost urtez Berriobeiti izan da Hatortxu hartu duen herria, baina arrazoi ezberdinak tarteko, Atarrabia eta Burlata artera aldatuko dira aurten. Eskaintzen duen giro ona, are musika hobea eta parrandarako aitzakia ezin hobea, ordea, ez dira aldatu.

Euskal preso politikoen euskal herriratzea aldarri duen jaialdiak hamaikagarren saioa du aurtengoa eta, nahiz eta iazkoak muga oso goian jarri zuen, kartel berri honek ere aseko du hurbiltzen direnen rock egarria.

Bizardunak, Ken7, Boikot, Def Con Dos, Goar Cicatriz, Obrint Pas, Trikidantz eta Soziedad Alkoholika taldeak igoko dira oraingoan oholtza gainera. Kartel erakargarria, ezta? Kontzertuak amaitutakoan Dj Elepunto, Dj Nari, Dj Jo Ta Txo eta Dj Anabasa arduratuko dira gaua luzatzeaz.

Sarrerak 25 euroren truke izango dira egunean bertan eskuragarri, baina aldez aurretik erosi nahi duenak ohiko lekuetan nahiz www.hatortxurock.org web gunean ditu salgai 20 eurotan.
Hauxe da salmenta puntuen zerrenda:

Nafarroa
-Herriko Carmen (Alde Zaharra)
-El Infiernito (Alde Zaharra)
-Ipar Gorri (Errotxapea)
-Alboka (Iturrama)
-Zurgai (Txantrea)
-Toki Eder (Donibane)
-Herria (Berriozar)
-Basajaun (Atarrabia)
-Zaldiko (Antsoain)
-Amaiur (Burlata)
-Intza (Elizondo)
-Torrea (Leitza)
-Pikuxar (Irurtzun)
-Leku Ona (Etxarri)
-Biltoki (Altsasu)
-Azoka (Tafalla)
-Katxetas (Lizarra)
-Abardena (Tutera)

Araba
-Hala Bedi (Gasteiz)
-Herriko taberna (Agurain)

Gipuzkoa
-Donosti Rock (Donostia)
-Herria (Donostia)
-Arrano (Beasain)
-Irati (Arrasate)
-Txuri-Beltz (Elgoibar)
-Hazia (Irun)
-Osaba (Urretxu)
-Arrano (Bergara)

Bizkaia
-Errondabide (Bilbo)
-Herriko taberna (Santurtzi)
-Galarrena (Lekeitio)
-Ttipi Ttapa (Durango)
-Kukurdi (Leioa)