Hate The Police

Hate The Police https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hate-the-police/@@download/image/Dicks_Hate_The_Police.jpg
2012/10/05
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Dicks
133.zenbakia
Texas hiriko Dicks punk taldeak 1980 urtean grabatu zuen single hau beren diskoetxearen eskutik: R Radikal. 32 urte eta gero, 1234 Go! zigiluak zazpi hazbetekoaren berrargitalpen ofiziala merkaturatu du. Punk bildumazaleentzat albiste bikaina da, oso zaila baitzen single hau aurkitzea. Hate The Police talde maritxu, komunista eta amorratu honen ereserki bihurtu zen eta hainbat taldek bere egin zuten, tarten, Mudhoneyk. Krisi garaiotarako soinu banda aproposa!