Hasier Larretxea: "Nik idazle bezala dardara dut beharrezko"

Hasier Larretxea: "Nik idazle bezala dardara dut beharrezko" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hasier-larretxea-nik-idazle-bezala-dardara-dut-beharrezko/@@download/image/hasier_larretxe_1415282133.jpg
2014/09/01
elkarrizketa
Testua: Leire Palacios @AnnieSdelMono. Argazkiak: Kepa Matxain @kmatxain
Hasier Larretxea: "Nik idazle bezala dardara dut beharrezko"
Hasier Larretxea (Arraiotz, 1982) herri kiroletan erreferentea den leinutik datorren arren, zoriontsu izateko nahiak ez zion familia tradizioarekin jarraitzen utzi. Distantzia hartzeko joan zen Madrilera duela zortzi urte. Kezka eta katramilei aurre egin ondoren, iraganarekin bakean egoteko parada eman dion ibilbide pertsonalaren fruitua da ‘Larremotzetik’, narratiba poetikotik edaten duen autobiografia.


Askatu al zara?
Guztiz. Bete-betean gainera. Nabaria da hustuketa ariketasakona dagoela liburuan. Modu inkonzientean egin dut idazketa prozesua. Ondorenlandu behar izan dut testua nahi nuen tonua bilatze aldera. Literatura niretzatez da denbora pasa hutsa. Nik idazle bezala dardara dut beharrezko.

"(…) jatorria berreskuratzeko behar bat irudikatzen du,egileak faltan botatzen dituen edo iraganean utzitako bizipen eta gertaerenberreskuratze poetikoa ulertzeko modua" Jose Luis Padrón.
Poesiatik hurbil da liburua, poesian kausitu nahi nuelakoaskatasun hori. Aurkitu nintzen une batean zeinetan amak irakurri behar zuenliburua, horretarako izenak kendu eta landu nuen pixka bat. Damu izanbainintzen zenbait testu bortitzegiak zirelako, eta beste era batean azaldubaizitezkeen. Kasu honetan narraziogintzak eman dit poesiak eskaini ezin zidanespaziogunea. Egia da narrazioetan elipsirako joera handia dagoela, baina nikbehar nuen liburu hau azaldu behar nituenak azaltzeko, poesian guttiegi erranenbainuke.

Nola kontatzen da hitzekin, hitzek azaldu ezin dezaketenhori?
Liburuak badu paisaia bat eta hitzek kontatzen ez dutenhorren gibelekoak dira niri asko interesatzen zaizkidanak; hutsuneak,arrakalak, hitzen arteko isiluneak gehienbat. Hitzarekin iradoki, baina ezosotasunean erakutsi, baizik eta gorde irakurleak ulermen ariketa egin dezan.

"Inpresioa ematen du subjektuak bere burua idazle gisaafirmatzeko jotzen duela estilo horretara; susmoa dut, haatik, ilundu, lausotuegiten dela horrela irakurketa, inoizka hitzen hondoan dagoena ikusteagalerazteraino" Ibon Egaña.
Bai, horrekin izan ditut segurtasun ezak. Gertatzen daletretan; poeta narraziogintzara hurbiltzen denean ematen du intromisio gisaegiten duela ariketa hori. Orokorrean ari naiz, ez kritika horri buruz kasuhonetan. Esaten dut nire buruan izan ditudalako galdemodu hauek: "Zergatik arizara honetan zure ibilbidea kotatuagoa baldin bada poesiagintzan?" Indartsuakdira elipsiak eta indartsua da poetaren eitea. Norbaitek igarri dezake, hainbatkritikarik esan bezala, gibelaren esentzian dagoen lanbro hori. Agian errezagoaizan arren lautasuna.

"Literatura memoria da Hasier Larretxearentzat, iraganabizirik mantentzeko ahalegina" Jose Luis Padrón.
Oso modu naturalean sortzen zait liburu bat egiteko ideia.Amatxi Leonitarekin mantendutako solasaldiak iturburua izan dira. GehienbatMadrilera bizitzera joan eta gero banuen beharra bere solasak eta euskararenmoldeak aditzeko; baserri inguruko istorioak, ohitura, sinesmenak, eliza kontuak…Motibatzen hasi nintzen eta modu pareleloan hasi nintzen testu metaforikoagoaketa modu poetikoago baten idatzitako memoria testuak idazten. Presente nituenhainbat poeten memoria liburuak.

Horren ildora, burura datorkit ‘Azken bala’ zure poesia liburuazondokoa idatzi zuela Beñat Sarasolak: "Edizio elebiduna izate honek eta poemaliburuaren idazkera eta tonuak joan den mendeko 50-60ko hamarkadetako poesialiburuak ekartzen dituzte gogora: Gabriel Aresti, Blas de Otero, GabrielCelaya…"
Oso interesgarria izan zen Beñatek esandakoa, izan ere,liburu horri esker gero ezagutu nituen Gabriel Celaya edota Blas de Oterorenlanak. Ondoren, zenbait liburu eta antologia oparitu zizkidaten! Kar, kar, kar.Egia da, sustrai hori banuela eta liburu hori hor kokatzen da, poesiasozialean. Aitor dut 24 urterekin joan nintzela Madrilera, irakurketak egitennituela, baina oso modu libre eta inozoan argitaratu nuela liburu hori.

Beraz, ‘Azken bala’ argitaratzea hautu ausarta izan zen.
Bai, ausarta izan zen baina bideratzen jakin nuen, errezago izan zitekeelakobideratzen ez jakitea. Idatzi nuen, Madrilera joan eta sakon-sakonetik etorrizitzaidalako horrelako haserraldi ttipi bat. Igor Estankonak ere aipatzen du,ez nintzela nire baitan kausitzen. Liburu hori oso metaforikoa da; badaudeherri honetan pairatutako zartadurak baita barne zartadurak ere tartean. Nireliteratur ibilbidea oso autodidakta izan da. Gizarte Zientzietan ikasia naiz,eta buru gaixotasunak dituzten pertsonekin lan egiten dut, literaturaz beste osoarlo desberdin batean. Eta literatura izan da gehien bat gordeleku bezala etaaitarekiko babesleku bezala erabili dudana. Erran dezaket, agian nire kontraegitea den arren, idazke garaikideen lana maite dudala. AEBtakoak, Europarekialdekoak… Uste dut dagoeneko banagoela unean jakiteko liburu denda bateansartu eta nobedadeen ataletan zein poeta ezezagun edo horrelako batek betearazidezakeen nire irakurle sen hori.

Kuriositatez, zer irakurtzen ari zara orain?
Orain El libro de los susurros irakurtzen ari naiz. Osopoetikoa eta oso gogorra da. Poeten artean Olga Novo galiziarra erakargarriasuertatzen zait, oso indartsua da. Literaturan emakumeak gailentzen direlaesango nuke. Chus Pato galiziarra ere gustatzen zait; esperimentazioaren bideahartzen du, zinemagintza, poesia… proposamen oso ausarta da, ezohikoa guztiz,‘Ni’-a puskatuz, idazketaren moldeak… oso interesgarria da. Eta Ixiar Rozasen Beltzuriairakurtzeko gogo handia daukat.

Galderen ostean sortzen diren isiltasunak. Isiltasun horreknik testu hau idaztea behar du.
(Ixiar Rozas, ‘Beltzuria’, 2014)
.
Guztiz. Ezezagun sentitu behar nuen hau idatzi ahal izateko. Madrilenkonplexurik gabe bizi izan naiz. Agian, nire baitakoak oxigenizatu behar nitueneta espazio horrek eskaini zidan.

Familian, bakoitzak bere larruan daramatza denborareniragaitearen zauriak, gehienetan ikusezin(en)ak direnak
(‘Larremotzetik’, 2014).

Nire umetako urteak oso zoriontsuak izan ziren eta osozoriontsua nerabezaroan aitarekin Baztanen; lehenengo egurrezko aizkorekin etagero egiazko aizkora ttipiekin, egurrezko harriekin… Homosexualitatearenprintzak argitzen joan ziren heinean, gogorragoa izan zen familiaren baitangehienbat. Oso elkarrizketa garrantzitsua sortu zuen liburuak aita-seme gisaizandako prozesuaz, hau da, semearen ibilbidea errespetatzearena nahiz etaurteetan kostatu. Garoa liburu-dendako aurkezpenean ausartu zen esatera ezninduela ikusten herri kirolari gisa, nahiz eta bere buruak agintzen zionerakutsi behar zizkidala bere jakintza guzti horiek. Amak ordea, zortzi urtenituela inolako konplexu gabe erosi zidan panpintxoa ohiko denda batean, nireharridurarako eta nire zorionerako. Hamasei urterekin hurbildu zitzaidan "etazu zer, zer gertatzen da hemen?" galdetzera.

Superazioa pentsamendurik hoberena da. Bizitzarekiko armarikhoberena. Beldurrei aitzin egin ez banie ez nintzela Madrilen biziko,erantzuten diot amari
(‘Larremotzetik’, 2014)
.
Madrilerako jauzi hori oharkabean egin nuen, beharbada ikusten nuelako nireatalaiara heldua nintzela eta hustu nintzen hein batean, betegarriak beharnituen eta anonimo sentitu.

Anonimo sentitzeko beharrak ez al du talka egiten zureautobiografia plazaratzearekin?
Arrazoi osoa daukazu eta beitu ez dut sekula hori pentsatu.Azken finean galdera jakin batzuei erantzuna emateko beharrak mugitu nau.

Hitzek ezin dute estali elkar aurkitutako begiradazaurgarriak (‘Larremotzetik’, 2014).
Herrian nintzenean ezin nuen idatzi. Pentsa zein egoeretannengoen. Kanporantza begira bizi nintzen hemen. Barrurantza egin behar nuen bidehori Madrilen egin nuen. Bertan hasi nintzen idazten; Azken bala nire lehenliburua aste batean idatzi nuen.

Hitzek arrakalatzen duten abstrakzioaz ari gara etengabe.‘Niebla fronteriza’ da zure azken liburua; urtarrilean aurkeztuko duzu.Horretan ere ba al dira erresonantzia horiek protagonista?
Bai! Berriz ere nire gaiak, ezinbertzean, poesia narratibobatez eta poema gogorrak. Oso ilusionaturik nago. Larremotzetik, bai, osoberezia da niretzat, zinez, eta hein batean Niebla fronteriza baita ere. Erranbadezaket liburu batean denbora mordoa daramadala hori delako hain zuzen.

Idatzi nahi diren eta idatzi behar diren testuak badirelako,ezta?
Hori da. Ongi aski erran duzu, ni baino ederkiago. Azkenbatean Azken bala liburuari uko egiten diodalako hein batean. Zuk erranbezalaxe, hori agertu behar zen gero besteak agertzeko.

"Familia argazkietan ez dago kamerara begiratzera ausartzendenik"
(‘Larremotzetik’, 2014).
Baliteke autobiografia izateagatik kritikak onartzea gogorragoa izatea. Osogustura gelditu naiz emaitzarekin. Gainera, familiaren baitan eragin duenontasun energetiko horrengatik ere hemen nago. Era berean uste dut zenbaitpertsonei ondo etor dakiekela liburua. Jaso ditut hainbat mezu eder, jendeezezagunarena dela eta, idazketa, ausardia, homosexualitatea lantzearenildotik. Arrakala batzuk ireki ditzazkeen arren, hori oso pozgarria da.

"Aizkoran jardutearekin alderatzen du maiz egileakidazketaren artea" Ibon Egaña.
Aitarekin egindako aurkezpenetan izan dugun esperientzieiesker bide bat ireki dugula uste dut. Ondorioz, etorkizunean elkarrekin eginahal izango ditugu gauzak, herri kirolak eta literatura uztartuta.

Iragana eta oraina marko garaikidean bateratzen dituen‘performance’ organikoa… Abramovic tankera har dakioke horri...
Noski! Biziki maite dut gainera! Enekok (Garoa) esaten du, Larremotzetik-ekotestuak aizkorakadak direla. Badago testu bat, aitak egurrak mozten duenbitartean irakurtzen dudana, non, egun handirako aizkora handia eta ttipirako ttipia ardatzduela poesia. Horrelako familia batean sortua izaki, uste dut, aurkitu dudalagustu horri artistikoki zukua ateratzeko modua. Oso ederra baita eta ideia gisaoso natural atera zen, aita jartzea zura mozten, eta ni nire poemak irakurtzen.

'Larremotzetik' inguratzen duen guztiak badu nolabait RoadMovie-k dituzten osagaiak, ez duzu uste? Iragan markatutik distantzia ematendion bidaia fisikoa eta horrek dakarren eraldaketa emozionala. John Ford-en‘Stagecoach’ pelikulan bezala!
Kar, kar, kar. Familian asko nabaritzen ari gara bidaiahori. Lagunei esker egin ditugun aurkezpen bereziak non nire ondoan jartzen zenmutil-laguna, izeba zein aita, eta solasaldi horien bitartez, aipatzen zuenAritzek, lagun batek, aita kolpeka ibili dela urteetan zehar herri kirol mailaneta egun horietan gogoetaren bidetik pausatu dela. Berak behar zuela ere. Azkenfinean bere aurreikuspenak bete ez dituen semearen liburu gisa heldu da Larremotzetik.Baina konturatu da, puntu horretara heldu garela guzti horri esker. Jende askokesaten zidan ez nuela aurkituko beste irakasle hoberik. Road Movie-aren ildohorretatik, kotxea ere presente dago libruan eta Madrilerako bidaiak, herrianutzitako amaren emozioa. Hainbat musika doinu, hainbat literatur testu, hainbatgoxotasun esparru. Aipatu didate dokumental bat egiteko modukoa dela; baina ezniregatik, baizik eta aitak baduelako zer eskaini. Izugarrizko hizkuntz emariadauka, eta berak nola azaltzen duen eginkizuna, bere munduan egoteko modu horioso metaforikoa da. Nik errana diot, etorkizun balizko liburu hori berea dela.Material berriari aurre egiten badiot aitaren bizitzaren kontuak aipatukonituzte; apustuak, baserriko bizitza, Baztanekoa... Nire lagun batek esaten du,Euskal Herrira etorriko balitz eleberriak idazten hasiko litzatekeela. Niretzatliteratura errelitatea interpretatzeko modu bat da.

Errealitatetik edaten al duzu beti sortu ahal izateko?
Bai. Larremotzetik itzultzen ari naiz, ez dudalakoargitaletxe bat gibelean. Madrilen istorioak kontatu eta erakargarriaksuertatzen zaizkielako. Seguru asko beste idazle baten istorioak eta liburuakbezalaxe baina ni orain gaztelaniazko mundura hurbildu naizenenez, ikusten duterakarpen bat badagoela. Horri esker nire prozesua ere. Behar nuelakobeharbada, miretsi gabeko gune horiek baloratu.

"Biografia onek mindu behar dute" Hasier Larretxea.
Kosta egiten zait Larremotzetik zabaldu eta irakurtzenhastea, pasarte horiei aurre egin eta itzultzea. Agian garbiketa barneprozedura batetik datorrelako. Pertsonaren frekuentziak eta literaturarenakorekatzen saiatu naiz.