Hasi da Surfing Deba festibala!

Hasi da Surfing Deba festibala! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hasi-da-surfing-deba-festibala/@@download/image/kartela_deba_1407141038.jpg
2014/08/04
berria
Hasi da Surfing Deba festibala!
Ohikoak ez diren kirol extremoak eta musika, dena doan, eskaintzen duen jaialdi bakarra da Surfing Deba. Debako Udalak eta Yako Debako Surf Eskolak elkarlanean antolatu dute, abuztuaren 7tik 10era bitartean, surfa oinarri duen jaialdia.



Ostegunean, Axi Muniain eta Oier Bartolome surflariak hasiera emango diote jaialdiari ZineSurf gauarekin. Ostiralean Slackline eguna ospatzeko, Flow Balance elkarteko kideek kirol horretako hainbat modalitate erakutsiko dituzte. Yako Jaixa izango da larunbatean. Egunean zehar surf, stand-up paddle eta skate ikastaroak egingo dituzte, eta kirol horiek dagoeneko ezagutzen dutenek praktikatzeko aukera izango dute. Urteko larunbat jendetsuena dela probestuta, Mamba Beat taldearen kontzertua izango da. Xtrem egunak emango dio jaialdiari amaiera igandean. Horretarako, hainbat igeri zeharkaldi antolatu dituzte XTREM taldeko lagunek.