Hasi da Gaztezulo Sound System

Hasi da Gaztezulo Sound System https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hasi-da-gaztezulo-sound-system/@@download/image/20071191228gaztekarpa13.jpg
2012/12/13
berria
Hasi da Gaztezulo Sound System
Azaroaren 9an hasi da Gaztezulo Sound System. Primerako festa Donostiako Saguesen. Eguerditik gauera DJ-ak, rapeatzaileak, break dantzariak, disenatzaileak, irakurketa gunea... Denetarik. Eta guztia karpa berezi batean.

2007a berrikuntza urtea izan da GAZTEZULOrentzat. Apirilean aldizkaria goitik behera berritu genuen, eta maiatzean internet zulatu genuen GAZTEZULO.COM web orrialdearekin. Orain, GAZTEZULO SOUND SYSTEMen txanda heldu da.

ZER DA GAZTEZULO SOUND SYSTEM

Zulo itxurako karpa erraldoi bat da, 256 metro karratuko zabalera eta 7 metroko altura duena. Karparen oinarrian kokatutako turbinek airez beteta mantentzen dute poliesterrezko egitura, eta sistema berritzaile horri esker, azkar muntatu
eta desmunta daiteke. Eta horrela behar du, gainera, sound system klasikoen espirituari jarraituz gogoan dugun orduan festa prestatzeko…
Eta airez betetako karparen barruan zer? Airearen barruan, haizea: haize gaztea. Euskal kultura astindu eta berritu nahi duten sortzaile gazteen erakusle izango dira GAZTEZULO SOUND SYSTEMen egitarauak. Eta egitarau horietan musika,
musika ona beti. Hasteko, adibidez, hip hop kulturaren adar arrakastatsuenak erakutsiko ditu GAZTEZULO SOUND SYSTEMek: musika beltza dj-en eskutan, eta mugimendu bortitzak break dantzarien gorputzetan.
Blafeetatik urrun lasaixeago egon nahi dutenek ere toki bat izango dute haientzat, diseinatzaile gazteentzat prestatutako gunetik gertu.

DATORREN URTEAN GEHIAGO
Azaroaren 9ko hau lehenengo GAZTEZULO SOUND SYSTEM izan da. Baina etorriko dira gehiago, ez zalantzarik izan. Datorren urtean, Euskal Herriko bazterrak hankaz gora jarri behar ditugu gure karparekin.