Hasi da Euskal Encounter jaia, aurten, online

Hasi da Euskal Encounter jaia, aurten, online Urretxun ospatuko dute gaurtik 26ra bitarte; zuzenean jarraitzeko aukera dago egunero 17:00etik 01:00era. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hasi-da-euskal-encounter-jaia-aurten-online/@@download/image/Captura de pantalla 2020-07-24 a las 09.25.56.png
2020/07/24
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Urretxun ospatuko dute gaurtik 26ra bitarte; zuzenean jarraitzeko aukera dago egunero 17:00etik 01:00era.
Hasi da Euskal Encounter jaia, aurten, online

Euskal Encounter 28a online formatuan egingo da, uztailaren 24tik 26ra bitartean, eta 5.088 plaza birtual eskainiko ditu, iaz bezainbeste. Beraz, Estatuko lanparty handi eta urtetsuenak aurten ere ez du hutsik egingo. Gainera, Euskaltel Fundazioak antolatutako bilkurak nostalgiaz beteriko keinua egin nahi izan du: antolatzaileak Urretxuko (Gipuzkoa) Ederrena frontoian bilduko dira lanpartyaren arlo guztiak koordinatzeko. Bertan egin zen lehen Euskal Encounter topaketa, 1994an, eta 36 parte-hartzaile bildu zituen 25 ordenagailuren inguruan; Internetik gabe, noski.

COVID-19aren eraginez, ezinezkoa izan da bilkura presentziala antolatzea aurten. Hori dela eta, 5.088 parte-hartzailerentzako doako makro ekitaldi birtuala sortzea erabaki du Euskaltel Fundazioak. 

Parte-hartzaileentzako jarduerak

Online topaketak egitarau zabala izango du hiru egunetarako: prestakuntza eta jolas jarduerak, arte digital, programazio eta bideo-joko arloetako lehiaketak…. Era berean, Opengunea, teknologia berriekin lotutako enpresak hartzen dituen espazio irekia, eremu birtual bihurtuko da, eta doako jarduera ludikoak eta hitzaldiak eskainiko ditu, interesa duten guztientzat. Partyan antolatutako ekintza asko Euskal Encounterrek Twitch plataforman duen streaming kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira, zuzenean.

Aurtengo Euskal Encounterra betiko Partyneten egingo da, oraingoan online formatuan, eta Discord erabiliko dute atalak kudeatzeko. Twitch izango da gure agertoki birtuala, eta bertatik jarraitu ahal izango da partyaren jarduera guztia.