Has zaitez artelanak bildumatzen!

Zarauzko Ispilu Arte galeriak Bildumagintzareko Lehen Pausoak izeneko ekimena jarri du abian, eta datozen asteetan artista ezagunen obrak gehienez ere 200 euroren truke eskuratzeko aukera izango da, nork bere bildumak hasi ditzan. Animatu!
Iñigo Ormazabal, Asun Del Pozo, Jose Antonio Legorburu, Lola Sarratea, Baroja Collet, Viki Claramunt, Antonia Peña, Marian Aranburu, Aitor Sarasketa, Martxe Arana, Mendi, Mariana Aguirrezabala, Maite Unzurrunzaga, Eva Azkue eta Jose Ramon Elorza artista entzutetsuek bat egin dute Ispilu Arte galeriak aurten lehen aldiz abiatutako ekimenarekin, eta iragan abenduaren 14an, larunbata, inauguratu zuten Bildumagintzarako Lehen Pausuak proiektua.
Beronen helburua bildumagintza bultzatzea eta arte garaikidea gizarteratzea da, eta horretarako artelanen prezioak nabarmen jaitsi dituzte, edonoren eskura jarriz. Orotara lau prezio-multzo egin dituzte: 50 euro lanen taldea, 75 eurokoena, 100 eurokoen multzoa eta 200ekoena. Lan bakoitza talde horietako batean jarriko dute bere ezaugarrien eta artistaren irizpideen arabera. Ez hori bakarrik, hilean 10 euroren truke hainbat kuotatan pagatzeko aukera ere eskainiko du galeriak.
Hiru pausotan
Halaber, artelanak eskuratzerako orduan jarraitu beharreko hiru argibide kaleratu dituzte ekimenaren antolatzaileek, beren bilduma hasiko duten horientzat lagungarri: lehenik eta behin, senari jarraitzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute, norberari zerbait esaten dioten obrak aukeratzeko; bigarrenik, arriskuak hartzera animatu nahi dituzte erosleak, aurreiritziak albo batera utzi eta gauza berriak probatzera ausartu daitezen; eta azkenik, obrarekin maitemintzea garrantzitsua dela diote, lan jakin bat bilatu eta eskuratzea.
Etxean hutsik dugun ormari kolore apur bat eman nahi izanez gero, hauxe duzue aukera, Edo gutxienez, artista ezagun eta bikainen lanez gozatzera hurbildu zaitezkete Ispilu Arte galeriara.