Harvard-eko zientzialariek zoriontasunaren sekretua aurkitu dute

Harvard-eko zientzialariek zoriontasunaren sekretua aurkitu dute Batzuetan galderarik konplexuenen erantzuna gure sudur puntan egon ohi da. Harvard-eko zientzialariek burututako ikerketa batek zoriontasunaren sekretua ezagutarazi digu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/harvard-eko-zientzialariak-zoriontasunaren-sekretua-ezagutu-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2022-12-14 a las 18.03.39.png
2022/12/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Batzuetan galderarik konplexuenen erantzuna gure sudur puntan egon ohi da. Harvard-eko zientzialariek burututako ikerketa batek zoriontasunaren sekretua ezagutarazi digu.
Harvard-eko zientzialariek zoriontasunaren sekretua aurkitu dute

Ikerketa hau 1938. urtean hasi zen eta urte guzti hauetan 724 parte-hartzaileren datuak bildu dira. Hastapenetan, subjektu guztiak gizonezkoak ziren, ezin baitzuten emakumeek unibertsitatean ikasi. 

Parte-hartzaileak helduak bilakatu ahala, euren familiak ere ikerketaren parte bilakatu ziren. 70 urte baino gehiagoko ikerketaren ostean, ondorioa argigarria da: sekretua harreman pertsonaletan dago. 

Antzinago tribuetan kide bat isolatu edo kanporatzea arriskutsua zen indibiduoaren biziraupenerako. Horregatik, gure geneetan taldean egoteko beharra dugu. Taldean gure lekua bilatzen eta gizartera egokitzen saiatzen gara.

Alabaina, indibidualismorako eta isolamendurako sekula baino joera handiagoa dagoen mundu honetan zaila da konexio solidoak finkatzea. Horrek azalduko luke zergatik ez garen zoriontsu lan mugagabe eta egoki bat edukita ere, lankideen artean giro toxikoa dagoen lantegi batean.  

Zer pentsatua ematen du, ezta? Lan harremanak, familia edo lagunarteko harremanak zaintzea inoiz baino garrantzitsuagoa da. "Baina ez ahaztu harreman onak ez dutela zertan beti errazak izan behar "argitu du ikerketaren burua den Waldinger-ek. Gure besteekiko loturak kudeatzeko modua erabakigarria da horrenbeste gura dugun zoriontasuna eskuratzeko.

Ikerketatik ateratako beste datu garrantzitsuaren arabera erlatibizatzea ere funtsezkoa da zoriontasuna eskuratzeko. Noski, honek ez du esan nahi benetan konplexuak edo mingarriak diren egoerei entzungor egin behar denik, baizik eta kontrolatu ezin dugun hori askatzeko gaitasunaz dihardu, zinez esanguratsua ez den hori alboratzeari. Esatea egitea baino errazagoa da, baina ingurukoen laguntza eta norberaren konpromiso egokiarekin aplikagarria da. Saiatuko zara?