Harvard: Distantzia soziala 2022ra arte mantendu beharko da

Aditu hauek simulazio batean ikusi dutenez urtaroka azalduko da COVID-19a, hotzeri baten moduan, transmisio tasa altuagoekin sasoi hotzetan. Oraindik gauza asko ezezagunak dira ordea gaixotasun honen inguruan. Horien artean sendatutakoek eskuratzen duten immunitate maila, zenbat irauten du immunitate honek?
"Gure aurkikuntzen arabera, baliteke distantzia soziala aldi batez bakarrik mantentzea ez izatea nahikoa COVID-19aren aurka", adierazi du ikertzaileen buru den Stephen Kissler-ek. Horrela, aldizkako aldentze sozialak eta konfinamenduak burutu beharko dira beste tratamendurik ez dagoen bitartean. Horretarako ordea, proba biral orokortuak beharko dira, jakiteko muga noiz pasa den berriz ere urruntzea berraktibatzeko.
Alta, gauza bat ziurra da: birusa gelditzeko iritsi da. Zientzialari taldeak ziurtatu du immunitatea ez dela behar bezain indartsua izango eta ez dela nahikoa izango COVID-19aren hastapeneko olatua baretzeko. Hori dela eta, aldizkako urruntze sistematiko hauek 2022ra arte iraun lezaketela iragarri dute.