Hartzea Lopez Arana: "%100 mingarria"

Hartzea Lopez Arana idazleak Ez ireki. Panfleto kontzentratua kaleratu du Gatuzain argitaletxearekin. Bertan, Journal du Pays Basque egunkarian 2004tik 2006ra bitartean idatziriko artikuluak bildu ditu. Kritika zorrotz eta garratzak dira. Honako osagaiekin prestatu du liburua, besteak beste: eraikuntza eta suntsiketa, abertzaletasuna eta komunismoa, herrikoitasuna eta esnobismoa edo folka eta punka. Gure kontzientziak eragiteko modukoa da, %100 mingarria.
Honela dio bilduman jasotako idazlearen biografiak: Bruselan jaio zen 1970ean. Bost urte zituela etorri zen Euskal Herrira, eta ordutik, Haltsun (Lapurdi) bizi da. Patxa gazte mugimenduko kide, Ipar Euskal Herriko kolektibo politiko eta sozialetan ibili da. Gatuzain argitaletxeko bultzatzaileetariko bat da, eta horretan jarduten du bereziki, tartean kazetaritza eta itzulpen lanak eginez.
Zergatik jarri diozu izenburu hori bildumari? Panfletario hutsa al zara?
Ez ireki... izan ere, debekaturik dagoenak beti sortzen du gutizia. Aldi berean, irakurleari zera ohartarazi nahi izan diot: idatzitakoa amorratzeko eta ziztatzeko xedearekin egina dagoela, baita ere gobernua, instituzioak eta erlijioa bortizki kritikatzeko.
Zure iritzi artikuluak erabat kritikoak dira; zure inguruan gertatzen den guztiari erasotzen diozu, gainera "%100 mingarriak" direla esaten du liburuaren atzeko azalak. Zein helbururekin idatzi dituzu iritzi artikuluak?
Denak politikoki zuzena izan behar duen garai honetan, karrikan hitzak nolanahi erabiltzen eta ekintzak axolagabekeria osoz burutzen direla ikusten dugu denek. Kapitalismoaren iruzurpean bizi gara, askatasun birtualean, eta panfletoek hipokrisia horiei ostikada emateko okasioa ematen dute, ohiko diplomazia eta argudio aspergarriak alboratzen saiatuz.
Zeure buruari ere kritika egiten diozu bildumaren azken partean: "Bla bla blaka aritzeak ez dik gorotza urre bihurtzen", esaten duzu.
Euskaldunak oso trebeak gara ariketa horretan, beti baditugu besteentzako oharrak, eta gure buruaz trufatzea eta gauzak erlatibizatzea askotan ahantzi egiten zaigu. Besteei egurra ematea, norberaz deus ez erratea eta horrekin eroso gelditzea ez zait bidezkoena iduritu.
Artikulu hauek Journal du Pays Basque egunkarian argitaratu ziren. Egunkariaren azken orrialdean jasotzen den zutabe batetik ateratakoak dira eta, antza, hori da kazetan euskarari gordetzen zaion toki bakarra, gainontzekoa frantsesez idatzita baitago. Irla bateko naufrago sentitzen zinen zure zutabe horretan?
Batere ez. Journal du Pays Basque Ipar Euskal Herriko komunikabide euskaltzalea, dinamikoa eta irekia da, eta bertan agertu artikuluak ezker abertzaleko kide gisa idatzi ditut, kokapen horretatik abiatu naiz. Ez naiz pentsaera politiko ala idazmolde berezi baten adierazlea, argitaletxe batean lan egiten dut, beste elkarte batzuetan nabil, eta liburua tripekin atera zait, buruarekin bezainbeste.
Ozeano eta irla txiki horien harira, nolakoa da euskararen egoera Ipar Euskal Herrian?
UNESCOren txostenaren arabera, gaurko erritmoan jarraituz gero, 50 urte barru desager daiteke euskara. Katalanez idatzi eta berriki euskarara itzulitako Joan-Lluis Lluisen Nire zakurrarekin solasean Frantziaz eta frantsesetaz liburuak, argiago azaltzen ditu Frantziak zer nolako mekanismoak ezartzen dituen hizkuntza gutxituak hilarazteko.
Agintearen kontrakoa zarela esango nuke, apur bat anarkista!
Etiketak ezartzekotan, doi bat libertarioa, beharbada. Teoriak baino, jarduerak ditudan ideologiekin elkarretaratzen saiatzen naiz sarritan, ez dakit lortzen dudan.
Izan ere, liburuan egur handia ematen diezu politikariei. Gazteek politikarienganako eta alderdienganako konfiantzarik ez dutela uste al duzu?
Nik ez dakit gazteek zer pentsatzen duten, ala zer ez duten pentsatzen! Ez da ikertzaile soziologikoa izan behar, kargu publikodunak edozein adinetan gorrota daitezkeela pentsatzeko, horretarako arrazoiak sobera baitaude, haurtzarotik zahartzarora.
Herri mugimenduan ibilia zara. Egun, nola ikusten duzu herri mugimendua Euskal Herrian? Alderik ikusten duzu Hego Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren artean?
Herri mugimenduak, herri honi odola ematen dioten bihotzak dira. Euskal Herrian borrokaren eta antolakuntzaren tradizioa daukagu, eta beste mila urte horrela iraunen duela opa behar dugu. Gaur egun eraiki nahi duten AHT hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Gobernuak erretilu batean ematen digute proiektu hori oztopatzeko eta gelditzeko parada: herri mugimendua nor garen, eta zer egiteko prest gauden erakusteko une ezinhobea dugu hau.
Gazte garaikidea ere bero-bero jarri duzu, "objektu egozentrista" dela diozu. Gazteak haien buruen gatibu direla uste al duzu?
Gazteak... nik zer arraio dakit? Objektu egozentrikoak denak gara, funtsean. Denek paregabe eta liluragarri izan nahi genuke, eta zigilu handiek feria antzeztarazten digute, iragarki, kontseilu eta antzeko tontakeriekin.
Hego Euskal Herriko eta Ipar Euskal Herriko gazteen artean diferentzia nabarmenik ikusten duzu? Egia esan, sorbalda tatuatuak, rastafari ileak eta piercing-ak edonon ikusten dira: Baionan, Bilbon eta Belgradon.
Ipar Euskal Herriko hiri handienak ez ditu 50.000 biztanle baino gehiago, hemen oraindik oso baserritarrak gara izaeran, nahiz eta gero modan jantzi, azken puntako musika taldeak entzun, eta produktu sintetikoak irentsi.
Bildumaren azken partean, frantsesez idatzita dagoen "Bonus"a bildu duzu: bi artikulu gehiago. Zertaz hitz egiten dute?
Bata Itoizko urtegiari buruzkoa da, zehazki, Artozki herriari buruzkoa. Besteak, Frantziako justiziak euskararekiko eta preso politikoekiko duen jarrerari buruz dihardu.

Politikariak: Ezker abertzalean daude onargarriak.
Gazteak: Tetelak ala trebeak?
Gaztetxeak: Aterpeak.
Multinazionalak: Globalizazioaren kanalak.
Abertzaletasuna: Herritasuna eta hertsidura.
Kapitalismoa: Fatalismoa.
Iparraldea: Hegoaldea.
Hegoaldea: Iparraldea.
Euskal Herria: Egin dezagun berria.
Natura: Gehiago ardura.
Parranda: Lanetik landa.
Eraikuntza-enpresak: Negozio errazak.
Sexua: Gainean burua.

Nola sortu zen Gatuzain argitaletxea?
1998an sortu zen, herri mugimenduen berri emateko eta gertakarien oroimena atxikitzeko. Kontzientzia nazionala indartu, kritika soziala piztu, eta sorkuntza bultzatzeko asmoarekin jaio zen.
Nortzuk osatzen duzue?
Gaur egun sei kide gara, eta elkarte moduan funtzionatzen dugu, denak boluntarioak gara.
Orain arte, zenbat liburu argitaratu duzue?
40 bat liburu atera ditugu, haietariko erdia euskaraz. www.gatuzain.com helbidean aurkituko dituzue denak.
Zelako harrera izan dute?
Zailtasunak zailtasun, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen bozgorailu egokia bilakatu garela uste dut, hori baita gure nahia. Liburuekin oso toki desberdinetara heltzen gara; gero eta gehiago, gainera.
Denda bat ere ireki zenuten: oraindik jarraitzen duzue, edo kapitalismo bortitzak jan zaituzte?
Aurtengo urrian itxi genuen. Bi gauza batera ongi eramateko gai ez izanik, argitaletxean soilik jardutea erabaki genuen, berriz hutsetik abiatu, eta urte hauetan bildu esperientzia gogo berriekin hedatzeko.

Hartzearen hiztegi panfletarioa

Gatuzain: "Mugimendu abertzalearen bozgorailu egokia bihurtu gara