Hartzak, marihuana zaintzen

Hartzak, marihuana zaintzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hartzak-marihuana-zaintzen/@@download/image/2010115989Hartzak_marihuana_zaintzen.jpg
2012/12/13
berria
Hartzak, marihuana zaintzen
Kanadako zaldizko poliziak marihuana-sail erraldoia aurkitu du baso batean ezkutatuta eta zaindari talde oso berezi batek babestua: ongi baino hobeto hezitako 10 hartz beltz! Bertakoek azaldu dutenez, animalien gaineko ardura duen emakumeak etxean ere sartzen ditu hartzak, txikitatik hazi eta hezi ditu, eta bere lagunak dira orain. Egongelako sofan ere esertzen omen ditu telebista ikustera! Ingurukoek jakinarazi dutenez, marihuana horrekin lortzen duen dirua hartzak elikatzeko erabiltzen du emakumeak.