Hartz polarraren bizileku

Longyerbyen da Ipar Polotik oso gertu dagoen kolore zuriz, urdinez eta berdez koloreztatutako Svaldbard artxipielagoko herri bakarra. Kokalekua baliatuta, anitzak dira herriak natura artikoarekin harremantzeko ematen dituen aukerak. Baina kontuz ibili beharra dago, hartz polarraren bizileku izanik, herriaren mugetatik aldentzea arriskutsua izan daiteke eta. Herrira errepide bakarra heltzen da, hamabost kilometrora dagoen hegazkinek lur hartzeko pistarekin lotzen duena da, eta beraz, hegan egiteak beldurra emanez gero, itsasontziz edo trineoz bertaratu beste aukerarik ez dago.