Hartu parte Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldian

Urriaren 26tik azaroaren 1era egingo dute XXIV. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea Donostian, eta aurtengo edizioak berrikuntza nagusi bat izango du: film labur onenak diruz sarituko dituzte. Zurea aurkeztu nahi izanez gero, abuztuaren 15era bitarteko epea duzu.
Hartu kamera eta mikrofonoak, aukeratu zenbait aktore, erabaki eszenatoki egokienak zeintzuk diren… eta hasi beldurrezko nahiz fantasiazko film laburrak errodatzen, lagunak! Izan ere, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 24. Astean parte hartzeko epea abuztuaren 15a bitarte zabalik izango dela iragarri dute antolatzaileek.
Lanaren ezaugarriei dagokienez, gehienez ere 30 minutuko iraupena izan beharko du, eta aurten kategoria berri bat sortu dute animaziozko film laburrentzat. Halaber, inskripzioa bi modutara egin daiteke: batetik, www.movibet.com atarian izena emanda eta lana online bidalita; bestetik, Asteko webgunean sartu eta DVD fisikoa Victoria Eugenia Antzokira bidalita. Zehaztapen gehiago, hemen.
Diru sariak.
Jaialdiak sorreratik film laburrei aitortzen dien garrantzia ikusirik, aurten urrats bat haratago joatea erabaki dute antolatzaileek, eta errealizadore nahiz ekoizleei laguntza emateko asmoz, film laburren sariek balio ekonomikoa izango dutela erabaki dute. Ikusleen Saria 2.000 eurokoa izango da, eta gainerako kategorietan 1.000 euro banatuko dituzte.
Dena den, film laburrez gain, luzeek ere beren lekua izango dute aste beteko jaialdian. Kasu honetan, urtero legez, sari bakarra banatuko dute: Ikusleen Saria.
Badakigu oraindik urria urruti dagoela, baina grabaketek eta edizioak luze hartzen dute, eta hobe duzue ideiak garatzen eta martxan jartzen hastea; nork daki, again saridun suertatu zaitezkete!