Hartortxu Rock jaialdiaren 28. edizioko lehen baieztapenak

Hartortxu Rock jaialdiaren 28. edizioko lehen baieztapenak 24 urte pasa dira Hartortxu Rock elkartasun jaialdiaren lehen edizioa egin zenetik. Milaka talde, bakarlari eta musikazaleren babesa jaso du urte hauetan jaialdiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hartortxu-rock-jaialdiaren-28-edizioko-lehen-baieztapenak/@@download/image/HTX28 AURRERAPENA.jpg
2023/06/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

24 urte pasa dira Hartortxu Rock elkartasun jaialdiaren lehen edizioa egin zenetik. Milaka talde, bakarlari eta musikazaleren babesa jaso du urte hauetan jaialdiak.
Hartortxu Rock jaialdiaren 28. edizioko lehen baieztapenak

Antolakuntzak aurtengo lehenengo taldeen izenak ezagutarazteaz gain azpimarratu nahi izan dute bide honetan “milaka lagunen elkartasun eta konpromezua” eduki dutela eta eurak izan direla “ibilbide honetan protagonista”, eta beraiengatik  “dispertsio politika krudelaren amaierara” iritsi dela aldarrikatu nahi izan dute.

Amaiera horri keinu eginez aurtengo edizioaren leloa “AMAIERA BERRI BAT” izango da, “erronka berriak, ETXERA bidean”. 

Momentu berezi honetarako hauek dira baieztatutako lehen taldeak: Auxili, Los Chikos del Maiz, Burutik, Los Zopilotes txirriaos, DJ Reimy eta Skabidean. Sei talde hauek, beste gehiagorekin batera arituko dira abenduaren 16an Atarrabian. 

Aurrerapen honekin batera, antolakuntzak beste iragarpen berezi bat ere egin du, lehendabiziko 500 sarrera prezio murriztuan jarri dira salgai. Sarrerak eskuragai euren webgunean