Harry Potterren unibertsoaren zalea zara eta baita bideo-jokoena ere? "Hogwarts Legacy" hemen da
Hogwarts Legacy mundu irekiko rol jokoa izango da eta Mundu Magikoko eskolarik ikonikoenean kokatuko da: Hogwartsen. Bideo-jokoaren sortzaileek, azkenik, jokoaren trama eta beste hainbat xehetasun ezagutzera eman dituzte.
Wizarding World-en unibertsoarekin milaka eta milaka pertsona daude maitemindurik. J. K. Rowling idazleak 90eko hamarkadan sortutako unibertsoa zabalduz joan da hainbat liburu eta pelikulekin eta, orain, bideo-joko ere bihurtu da, eta idazle eskoziarrak sortutako istorioa baino urte batzuk lehenago gertatzen den beste istorio bat kontatzen du.
Bideo-jokoaren bitartez, zaleek sekula aurretik ikusi gabeko lekuak esploratu ahalko dituzte. Gainera, Howgarts eskolako txokorik ezkutuenak ezagutzeaz gain, inguruak ere bisitatu ahalko direla dirudi.
Xehetasun guztiekin egina dago mundu ireki hau. Jokalari bakoitzak bere pertsonaia sortzeko aukera izango du eta baita zein etxetan egon nahi duen hautatzekoa ere (Gryffindor, Ravenclaw, Slytherin eta Hufflepuff). Klaseetara ere joan ahalko da, misterioak ikertu eta azti eta sorgin ilunen aurka borrokatu.
Istorioari dagokionez, 1800 urte inguruan kokatzen da eta, beraz, ez da irakasle ezagunik egongo. Bai, ordea, aurpegi ezagunen batzuk, horien artean Buru Gabeko Nick, Gryffindorreko mamua. Izendatu behar ez dena ere ez da egongo, baina aurretik ezagutu gabe Goblin-en istorioa. Hauek, aliantza bat osatuko dute azti eta sorginekin mundu magikoa suntsitzeko xedez.
Jakitera eman denez, bideo-jokoa Eguberri inguruan iritsiko da, urte amaiera alderako eta gailu ezberdinetan jokatzeko aukera egongo da: PC, Xbox eta Playstation. State of play-a osorik ikusteko sakatu hemen.

