"Harry Potter"-en mundua irudikatuko duen bideo-jokoak trans pertsonaiak sortzeko aukera emango du

"Harry Potter"-en mundua irudikatuko duen bideo-jokoak trans pertsonaiak sortzeko aukera emango du "Howarts Legacy" proiektuaren garapen lanetan ari diren taldeak bideo-jokoa ahalik eta inklusiboena izatea du helburu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/harry-potter-en-mundua-irudikatuko-duen-bideo-jokoak-trans-pertsonaiak-sortzeko-aukera-emango-du/@@download/image/share.jpg
2021/03/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"Howarts Legacy" proiektuaren garapen lanetan ari diren taldeak bideo-jokoa ahalik eta inklusiboena izatea du helburu.
"Harry Potter"-en mundua irudikatuko duen bideo-jokoak trans pertsonaiak sortzeko aukera emango du

Harry Potter-en liburuak 90. hamarkadaren bukaeran azaldu ziren, eta ordutik J. K. Rowling-ek sortutako unibertsoa zabalduz doa. Egun, Avalanche Software eta Portkey Games enpresek Hogwarts Legacy izeneko bideo-joko bat sortu nahi dute eta horretan lanean dabiltza. Bertan, trans pertsonaiak sortu ahalko dira. Honek harridura sortu du, behin baino gehiagotan sagaren sortzailea den J. K. Rowling idazleak publikoki iruzkin transfobikoak egin izan baititu. Hori dela eta, jokoaren erabiltzaileek ahots femenino edo maskulinoak jarri ahalko dizkiote euren pertsonaiei euren gorputza edozein delarik ere. 

Howarts Legacy mundu irekiko rol joko bat izango da Howgarts magia eskolan girotutakoa, baina XIX. mendean. Jokalariek leku ezagunak eta berriak esploratu ahal izango dituzte, animalia fantastikoak aurkitu, euren pertsonaia pertsonalizatu, edabeak prestatu eta sorginkeria ezberdinak menperatu istorioan aurrera egin ahala. Oraindik ez dago kaleratze data zehatzik, baina espero da datorren urterako argia ikustea.

Warnes Bros erakundeak argitu du J. K. Rowling-ek ez duela jokoaren sortze prozesuan parte hartu eta bideo-jokoa garatzen ari diren taldeek jokoa ahalik eta inklusiboena izatea nahi dutela. Honela, Harry Potter-en munduan lehengoz trans biztanleriari aitortza egingo zaio bideo-joko honen bitartez.