Harry Potter-en erratz hegalaria errealitate bat da

Harry Potter-en erratz hegalaria errealitate bat da Toyotak erratz hegalari moduko bat aurkeztu du Tokion. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/harry-potter-en-erratz-hegalaria-errealitate-bat-da/@@download/image/regnum_picture_1571914909788332_normal.jpg
2019/11/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Toyotak erratz hegalari moduko bat aurkeztu du Tokion.
Harry Potter-en erratz hegalaria errealitate bat da

Hori bai, aurkeztutako lehen prototipo honek ez du hegan egiten, ez behintzat guk ulertzen dugun moduan. E-Broom deitutako erratza ez da lurretik altxatzen, erratz motorizatu bat da finean. Mugitzeko modu berri bat patinete elektrikoa eta segway-aren artean.

Toyota enpresa japoniarrari iruditu zaio asfalto gainetik mugitzeko modurik egokiena erratz formako objektu baten gainean dela eta bere ideia aurkeztu nahi izan du. Erratzaren kirtenaren goiko aldean botoi bat du norabidea eta abiadura aukeratzeko. Aparatu honek 30 kilometro orduko abiadura har dezake.

Bere sortzaileak izugarri pozik daude, aurkezpenean azaldu zutenez pertsonak eta makinak integratzen baititu bere proposamenak, mugitzea dibertigarri eginaz. Halere, ikusirik aurkezpenean erratza probatu zuen mutilak patina batzuk jantzita zeuzkala apur bat etsigarria izan dela esango nuke.

Baina tira, lehen pausua izan liteke erratz hegalariak errealitate bihurtzeko, horrekin konformatu behar. Aurkezpenean azaldu zutenez, apurka apurka e-broom-en hobekuntzak gehitzen joango dira.