Harry Potter and the prisoner of Azkaban (Harry Potter y el prisionero de Azkaban / Harry Potter et

Black Sirius zitalak Azkabango presondegitik, magoen presondegitik, ihes egin du. Antza denez, Black Siriusek Harry Potterren gurasoen hilketan zer ikusirik izan omen zuen. Eta, orain, Harry Potter bera hil nahi du. Beraz, mutila babesteko, Azkabango zaindariak, Dementor beldurgarriak, iritsiko dira Hogwarts eskolara. Dementor lazgarriek arimak zurrupatu ohi dizkiete euren biktimei, eta Harry Potterrenganako erakarpen berezia sentitzen dute. Harry Potter eta bere lagunak, Hermione polita eta Ron atsegina, hazi egin dira. Haurtzaroa utzi, eta nerabezaroan sartu dira. Eta, hori, oso ondo islatu du Cuaronek pelikulan. Izan ere, film honetan Harry eta Hermioneren artean adiskidetasuna baino zerbait gehiago ere badela iradoki egiten da. Baina, garrantzitsuena, ohi legez, abentura da. Hortaz, amaieran, Harry Potter nerabeak Sirius Black ilunari egin beharko dio aurre. Eta, bertan, misterio asko argituko dira. Cuaronek, Columbus-ek ez bezala, J.K. Rowling idazleak sortutako pertsonaia ezagunaren barne beldurretan sakontzen du, eta ukitu ilunagoa ematen dio istorioari. Film honetan ere efektu bereziek garrantzi handia dute. Film fantastiko on eta entretenigarria da. Merezi du, benetan.