Harry Potter and the Goblet of Fire ***

Harry Potter and the Goblet of Fire *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/harry-potter-and-the-goblet-of-fire/@@download/image/58p56-5.jpg
2005/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Mike Newell. Aktoreak: Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson, Ralph Fiennes, Gary Oldman.  Generoa: abentura / fantasia. Herrialdea: AEB / Erresuma Batua. Urtea: 2005. Iraupena: 157 minutu.
58.zenbakia
Harry Potter and the Goblet of Fire   ***
Sasoi gordina bizitzen ari da Harry Potter azti nerabea. Bere amesgaiztoak are eta lazgarriagoak dira, eta orbainak inoiz baino min gehiago egiten dio azkenaldian. Oraingo honetan, magia eskolen arteko txapelketa gogor batean parte hartu beharko du Poterrek. Garaipena lortzeko, hainbat proba gainditzea beste aukerarik ez du. Lehia puri-purian dela, Hogwartsen hilketa bat gertatuko da. Horrek, Harry Potter urduri jarriko du. Txapelketaren bukaera aldera, Lord Voldemort zitalaren mehatxuak urratuko du Harry Potter gaztetxoaren bihotza. Besteak beste, Miranda Richardson, Brendan Gleeson eta Ralph Fiennes aurki ditzakegu Harry Potter frankiziak egindako fitxaketa berrien artean. Abenturazko pelikula entretenigarria da. Luze samarra, baina.