Harrotasunaren hilabete honetan, kasu “pinkwashing”-ari

Harrotasunaren hilabete honetan, kasu “pinkwashing”-ari Jakingo duzunez ekaina harrotasunaren hilabetea da. LGTBI+ komunitateen borrokak eta garaipenak ospatzeko unea, hausnarketa bultzatzen den bitartean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/harrotasunaren-hilabete-honetan-kasu-201cpinkwashing201d-ari/@@download/image/Captura de pantalla 2024-06-11 a las 7.09.11.png
2024/06/12
Jakingo duzunez ekaina harrotasunaren hilabetea da. LGTBI+ komunitateen borrokak eta garaipenak ospatzeko unea, hausnarketa bultzatzen den bitartean.
Harrotasunaren hilabete honetan, kasu “pinkwashing”-ari

Hilabete honetan aniztasuna eta inklusioa lehen planoan ezartzen dira, nahiz eta hilabete guztietan azpimarratu behar litzatekeen. Baina tira, bada zerbait. Kontua da, ostadarraren koloreak leku guztietan ikusi ohi ditugula, guztietan diodanean, marka ezagunen lokal eta webguneetan ere badiot. Euren logoak kolore biziz janzten  dira LGTBI+ komunitateari euren “babesa” agertzeko. Baina babes hau benetakoa al da edo saltzeko kapitalismoaren enegarren estrategia?

Pinkwashing fenomenoa bezala da ezaguna jokabide hau. Erakunde askok, zintzotasunez komunitateari bere babesa erakutsi beharrean, aukera aprobetxatzen dute euren markari promozioa egiteko. Eta hori, ez badira ultrakontserbadore taldeen protesten presioan erortzen. Talde hauek diotenez “derrigortutako aniztasuna” omen da hilabete honetakoa.

Starbucks-ek ostadar koloreko katilua kaleratzen duenean edo Tumblr plataformak bere sare sozialetan logoa kolorez aldatzen duenean, zein puntutaraino dituzte txertatuak erakunde hauek kolore horiek ordezkatzen dituzten baloreak? Pinkwashing-aren defendatzaileek diote LGTBI+ komunitateari ikusgarritasuna ematen diola behintzat eta hori garrantzitsua dela. Baina kontuan izanik erakunde hauek ez dutela benetako ahaleginik egiten komunitatea babesteko (trans langileak kontratatuz adibidez), gainazaleko babes hori kritikatu beharra dago, azkenean, onuradun bakarrak erakundeak baitira.

Queer pertsonen kontura dirua irabazi nahi badute, gutxienez diruaren zati bat LGTBI+ komunitateari utzi eman liokete erakunde hauek; eta euren politika korporatiboetan aniztasuna eta inklusioa errealitate bihurtu, modu frogagarri eta gardenean; eraso kontserbazionistei entzungor eginez.

Izan ere, harrotasunaren hilabetea ospakizun eta logotipo koloretsuak baino gehiago da. Gizarte inklusibo batetarantz bidea egitea da. Hau gogoratzeko, espero dut ez koloretako katilu bat behar ez izatea.