Harrobian

Arretaz jarraitu beharreko taldea da Zea Mays. Zalaparta askorik egin gabe, bide koherentea egiten ari dira. Gaztelupeko hotsak disketxeak plazaratutako lan honetan, bizkaitarrek zazpi abesti eder ehundu diztuzte. Hitzetan, kantu guztiek abiapuntu kontzeptual bera dute: gizakiaren mugetan harrapatutako izaki-izpiritu baten kontakizuna. Kirmen Uribe idazlearen ipuinak dira oinarrietako bat. Gitarra erritmo eta konponketa irudimentsuekin, intentsitateak neurtuta, gustura entzuten den diskoa egin dute.