Harrijasotze kirolaren praktika Euskal Herriko mugetatik atera da

Harrijasotzea, harria jasotzearen kirola, jada ez da Euskal Herrira mugatzen. Herri kirol hau Espainiaraino zabaldu da. Madrileko Carabanchel auzoan, Forjando Atletas deitutako kirol klubean praktikatzen da kalistenia eta halterofiliarekin batera.
Batez ere, emakumezko gazteek praktikatzen dute. Milaka urteko praktika hau, orain arte gure lurretara mugatu bada ere, egun madrilen praktikatzen da, badirudi, indarra modu primitiboan erabiltzeak adikzioa sortzen duela gure mugetatik haratago ere.
Madrilen harrijasotzea praktikatzearen bultzatzailea Lucio Doncel izan da. 80. hamarkadan harrijasotzeaz maitemindu zen eta Madrileko klub honetara ekarri du orain kirol hau. Auzoko gimnasio honetan harrijasotzaileek harri pisutsuak sorbaldara eramaten dituzte eta hauen inguruan komunitate bat sortzen ari da.
Klub berezi honetako harrijasotzaileen argazkiak Davit Ruiz-ek bildu ditu Salvaje aldizkarirako. Isra Fernandezek idatzi du erreportajea. Gure herri kirola, Espainiako hiriburuan nola zabaltzen ari den jakin nahi baduzu hemen aldizkaria ekuratzeko aukera.